01/03/2018

Hilabete honetan Euskadin laster ospatu behar diren ospakizunen aukeraketa bat eskaintzen dizuegu. Zinea eta era guztietako kirol aukera. Errepasatuko al dugu datorrena? Hona hemen hiru gomendio!

Pro Surf Zarautz (apirilak 4-8)

Gure lehen proposamenak Zarautzera eramango gaitu, gure lurraldeko kostaldean dagoen txokorik ederrenetakoa. Urte batzuetatik hona Gipuzkoako udalerri hau erreferente bilakatu da surfaren munduan. Tradizio horrek kirol horretako txapelketa handientzako interesgune bihurtu zuen Zarautz.

World Surf League txapelketa Zarautzera bueltatuko da. Txapelketako horretako saio bat haren uretan ospatuko da. Kirol hitzordu honek nazioarteko goi mailako surflariak zein kirolaren jarraitzaile sutsuak erakarriko ditu bertara. Apirilaren 4tik 8ra, Zarautzek lehen mailako surf ikuskizuna eskainiko du. Oso aukera aproposa kirol eder horretaz zuzenean gozatu ahal izateko.

Martin Fiz Maratoia (maiatzak 6)

Oraingoan Vitoria-Gasteizera joko dugu, non maiatzaren 6an Martin Fiz Maratoiaren edizio berri bat ospatuko den. Froga hau hiriko kirol egutegian erreferente bilakatu da urtez urte. Atletismoaren distantzia luzeko 6000 zaletu elkartzen dira lasterketaren aukera ezberdinez gozatzeko, 10, 21 zein 42 kilometro hain zuzen ere. Patinajea maite dutenek ere hitzordua daukate maratoi horretan 42 eta 21 kilometroko frogak ospatzen baitira.

Hiriaren giroa eta berotasuna ziurtaturik daude. Oso froga aproposa gure inguruneko hiririk berdeenean kirola egiteko. Ezinbesteko plana!

FANT Bilboko zinemaldi fantastikoa (maiatzak 4-11)

Kirol ihesaldi biren ondoren proposamen lasaiago batekin amaituko dugu ibilbidea. Zazpigarren artea aukeratuko dugu eta Bilbora hurbilduko gara zine fantastikorik hoberenaz gozatzera. Maiatzaren 4tik 11ra, Bizkaiko hiriburuak FANT festibalaren 24. edizioa ospatuko du, urtez urte gorantz egin duen festibala.

2017ko edizioan 10000tik gora pertsona hurbildu ziren mota honetako zineaz gozatzera. Aurtengo edizioaren helburua kopuru horiek gainditzea da luzemetraien aukeraketa bikaina eskainiz. Ospakizun honetan Fantrobia saria euskal fabula tradizionala den Errementari filma estreinatu berri duen Paul Urkijo zinegile arabarrari emango diote.

Ikusiko al dugu elkar?

Nekaturretik kirol eta kultur munduko edozein hauetako hitzorduz gozatzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Eta bestelako aukerarik nahi izanez gero beti izango duzu gure agendan begiratzeko aukera non zure gustuko ospakizunik aurkituko duzun. Zure aukera egindakoan beti izango duzu gure ostatuetako bat eskura. Pozez hartuko zaitugu.