01/02/2018

Urte hau oso berezia izango da Bizkaiarentzat. 2018an Bilbo eta herrialde osoa hainbat esparrutan mundu mailan erdigunean kokatuko dituzten ospakizun bereziak pilatuko dira. Egingo al diegu errepasoa hurrengo hilabeteei? Urte ahaztezina izan behar denaren erradiografia aurkeztuko dizuegu hemen.

Lehen hitzordua: Errugbiaren Champions eta Challenge Cup txapelketak

Maiatzaren 11n eta 12an San Mamesen Errugbiaren Champions Cup eta Challenge Cup finalak ospatuko dira, Europa mailako garrantzitsuenak. Historian lehenengo aldiz finalak Fantzia edo Erresuma Batutik kanpo ospatuko dira.

Champions Cup-aren kasuan finalera heltzeko kanporaketak martxoaren 31n hasiko dira. 8 talde lehiatuko dira maiatzaren 12ko final preziatuan izateko. Saracens taldea titulua berreskuratzen saiatuko da baina aurrean izango ditu Clermont eta Leinster bezalako talde gogorrak.

Challenge Cup-a maiatzaren 11n ospatuko da. Gloucesterrek laugarren finala bilatuko du eta Zade François taldeak titulua berreskuratu nahi izango du. Edinburgh, Newcastle Falcons edo Cardiff Blues ere gogor arituko dira tituluaren bila.

Asteburu horretan zehar milaka jarraitzaile europar espero dira Bilbon kontinenteko Errugbirik hoberenaz gozatzeko.

Bigarren hitzordua: The World´s 50 Best Restaurants

Ekainaren erdialdean munduko gastronomiaren begirada guztiak Bilbon jarriko dira. Hiri honetan The World's 50 Best Restaurants sariketaren zeremonia ospatuko da, planetako jatetxerik garrantzitsuenen rankinga erabakitzen duena hain zuzen ere. 2002tik aurrera kritikak eta gastronomiaren munduak 50 jatetxe hartzen dituen zerrenda prestatzen du.

El Bulli, Can Roraren El Celler edo Mugaritz bezalako jatetxeek lehen tokiak izan dituzte hainbat alditan. Hori dela eta gastronomiaren munduko jende ospetsu eta chef famatuak espero dira bisitari gisa. Sukaldaritza onaren zaleentzako ezinbesteko hitzordua.

Hirugarren hitzordua: Mtv 2018 Europe Music Awards

Urte zoragarria bukatu baino lehen azken hitzordu bat gelditzen zaigu zeinari esker Bilbora musika munduko izar ugari hurbilduko diren. Mtv kateak EMA (European Music Awards) sariak emateko gala ospatuko du BEC!-en.

Azaroaren 1etik 4ra, Bilbon hainbat ekitaldi, kontzertu eta musikarekin loturiko ospakizun burutuko dira. Izar handien ondoan milaka bisitari espero dira egun horietarako Bizkaiko hiriburuan. Zalantzarik gabe, European Music Awards gala Bilbok egiten duen musika eskaintzarako– azpimarratzekoak antolatzen dituen BBK Live edo el Bime Live jaialdiak- bultzada handi bat da.

Ikusiko al dugu elkar?

Argi dago urte hau berezia izango dela Bizkaiarentzat. Hurrengo hilabeteak nazioarte mailan garrantzitsuak izango diren hitzorduz beterik agertzen zaizkigu. Nekaturretik hurrengo hilabeteotan Bizkaia bisitatzera etortzeko gonbitea luzatze dizuegu historia modernoan unerik garrantzitsuenetakoak biziko baitira. Aukeratu gustueneko ostatua eta etorri aipatutako ospakizunez gozatzera. Zure zain gaude!