01/02/2018


Eguna/k: 2018ko Martxoaren 2tik 4ra

2018 Gustoko azoka

Gustoko, kalitatea eta jatorria, elikagai eta produktu gastronomikoen erreferentziazko azokaren lehen edizioa ospatu zenetik urte bi iragan dira. Profesional zein partikularrentzako topagune honek inguruko produkturik hoberenak hurbiltzen ditu Barakaldoko BEC!-era.

Gustoko arloko profesionalentzat zein azken kontsumitzaileentzat pentsaturik dago. Ostalaritzako profesional eta merkatari txikientzat zein supermerkatu handietako arduradunentzat kalitate handiko marka eta produktuen aldeko apustua egiten baldin badute. Gustoko publikoari orokorrean inguruneko produkturik hoberenak ezagutzera ematen saiatuko da, kalitate handiko produktu naturaletan oinarritutako tradiziozko kontsumoetara bueltatzearen inguruan kontzientzia sortuz.

Azokan era guztietako artisau produktu ekologiko eta biologikoak aurkituko ditugu. Era berean Slow Food produktu zerrenda luzea aurkituko dugu eta baita jatorri deitura eta kalitatezko marka ezberdinak. Azken finean deskubritzeko prest dauden lehen mailako produktuen sorta berezia.

Martxoaren 2tik 4ra azokan antolatuko diren 200 erakustokietan hainbat marka eta produktu zuzenean frogatzeko eta gozatzeko aukera izango dugu. Hiru egunotan zehar era guztietako jarduerak antolatuko dira: dastatzeak eta bat egiteak, erakusketako produktuak erabiliz showcooking-a edo artisautza erakustaldiak. Horrez gain kalitate handiko pintxoak eta edariak dastatzeko gunea antolatuko da.

Animatzen al zara?

Nekaturretik Gustoko deskubritzera hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu gu ere haren antolaketan laguntzen baitugu. Martxoaren 2tik 4ra hitzordua daukazu gure inguruneko produkturik hoberenekin. Hurbileko ostatu bat aukeratu eta gure lurraldearen hoberenaz gozatzeko unea da. BEC-en ikusiko dugu elkar!