29/12/2017


Eguna/k: Urtarrilak 19 eta 20

Mapan asko dira seinalatutako egunak baina donostiarrek badaukate beste guztien gainetik dagoen bat. Egun handia da, hiritarrak kalera ateratzen dira jaiaz gozatzera eguraldi ona izan ala ez. Egun hori urtarrilaren 20a da. Zergatik? Erantzuna erraza da, San Sebastian eguna delako.

Jaiari 19tik 20rako goizaldean ekiten zaio. Gauerdian Gaztelubide sozietateak eta beste danborrada batzuetako ordezkariek bandera igotzeari musika ezartzen diote. Antzina Sarriegi maisuak konposatutako musika urtez urte beti bezain bizi eta argi entzuten da. Jaiaren hasiera Konstituzio plazan ematen da eta hirira zabalduz doa Donostia 24 ordu magikotan murgilduz.

Urtarrilak 20a heltzearekin batera txikienek hartzen dute helduen lekukoa. Donostian danborradak ospatzen jarraitzen da baina kasu honetan umeen txanda da. 52 konpainia, gehienak hiriko ikastetxeetatik etorritakoak, hiriburuan zehar kalejiran abiatzen dira helduek daramaten erritmo berean.

Jaia ez da 20tik 21erako gauerdia heldu arte etengo. Une horretan Donostiarrak berriz ere Konstituzio plazan elkartuko dira. Kasu honetan Union Artesana Elkarteak, hiriko konpainiarik zaharrenak, hartuko du danborradaren ardura hori. San Sebastian martxarekin bandera jaitsiz bukaera jarriko zaizkie donostiarren neguko, edota urte osoko, 24 ordu politenei.

Donostiako danborrada bizitzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu

Donostiako jendeak zera esaten du, hiriaren benetako esentzia ulertu ahal izateko derrigorrezkoa dela behin gutxienez danborrada bizitzea. Egia esan danborrada gure lurraldeko ospakizunik berezienetakoa da. Gozatzeko ospakizun ezberdin bat ezagutu nahi baduzu zain daukazu Donostia. Ez izan zalantzarik. Eta atseden hartzeko tokirik behar baduzu guk laguntza eskaintzeko prest gaituzu. Nekaturretik jai berezia ezagutzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu. Ikusiko al dugu elkar!

(Argazkia: bichuas Wikipedian, Creative Commons)