01/12/2017

Vitoria-Gasteiz Gabonetako Jaiotzen munduko hiriburua dela esan genezake. Ezagutu nahi al duzue Gabonetako ohitura bitxi hau? Abia gaitezen Arabako hiribururantz Jaiotzen arteaz gozatzera.

Ohitura sinplea baino gehiago

Vitoria-Gasteizko jaiotzen ohitura aspaldidanik dator. Errepresentazio hauek ez dira etxeetan soilik ohikoak. Merkatariek ere jaiotzak erabiltzen dituzte haien erakusleiho eta lokalak apaintzeko.

Zaletasun horretatik benetako adituak sortu egin dira. Zehaztasun handiko jaiotza zoragarriak antolatzen dituzten pertsonak. Hainbat dira jaiotza erakusketak hirian zehar. Ezagunena Karmengo Amaren elizan ezartzen dena, non dozenaka jaiotza antolatzen diren. Horiek guztiak muntatzeko eta garatzeko lanak uztailean hasten dira.

Baina zalantzarik gabe hiriko jaiotzarik adierazgarriena Florida Parkean antolatzen dena da. Askorentzat munduko jaiotzarik ederrena denak tamaina naturaleko dozenaka figura erabiltzen ditu. Parkearen begetazioak gainera erakusketa bilduma zoragarria izatea ahalbidetzen du. Urte honetan Arabako hiriburuan ospatu den jaiotzazaleen biltzar nazionaleko adituek aitortu duten bezala turismoa erakartzeko oso garrantzitsua.

Deskubritu Vitoria-Gasteizko jaiotzak

Nekaturretik Vitoria-Gasteiztik paseatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Egin ihesalditxoa eta deskubritu Gabonetan dena ematen duen hiria. Zure zain gaituzu!