01/12/2017

Hilero bezala, gure lurraldeko txokorik eder eta xarmantenak deskubritzera abiatuko gara. Oraingo honetan Gipuzkoako kostaldera hurbilduko gara berez hiria den herri polit bat ezagutzera. Gaurkoan Hondarribira joko dugu.

Historia pixka bat

Brontzezko garaiko gizaki aztarnak badaude ere Hondarribiko hiribildua ez zen XIII. mendera arte sortu. Bere kokapenak, itsaso eta mugatik hurbil, oso toki garrantzitsu bilakatu zuen. Mendetan zehar errege eta nobleak azaldu dira hiribilduaren historian. Hondarribian gerrak, batailak eta setioak eman dira eta XVII. mendean hiri bihurtu zen frantziar erreinuaren aurkako batailan irabazle izateagatik opari gisa.

Gure garaira hurbiltzen garen heinean Hondarribia Euskadin bizitzeko tokirik ederrenen artean kokatu da. Pribilegiozko inguruneak eta komunikazio egokiek bizitzeko toki apropos bilakatu dute.

Hondarribian ezinbestean ikusi beharrekoa

Hondarribia udalerri xarmangarria da. Haren alde zaharrak, erdi aroko harresia mantentzen duena, portu auzoarekin bat egiten du, benetako monumentu historiko-artistikoa dena. Ezinezkoa da portu auzoko fatxada ederrei argazkirik atera gabe alde egitea Hondarribitik.

Txingudi badiak beste ikuspegi bikaina eskaintzen die gure begiei. Hondarribiko kostaldea ezagutzeko aukera izango dugu itsasontziz egiten diren paseoei esker. Are gehiago, muga igarotzeko aukera izango dugu aurrez aurre Hendaia hiria baitago. Eta eguraldi ona eginez gero ia kilometro bateko luzera duen hondartzaz gozatzeko aukera izango dugu.

Jaizkibelgo begiratokia ere ez dugu galdu behar, izen bereko mendian kokaturik, ezta Higer faroa ere. Eta hori guztia gutxi balitz gastronomia eta bertakoen berotasuna gelditzen zaizkigu.

Ostaturik behar?

Hondarribia deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu. 17000 biztanle baino ez daukan hiri txikia baina xarmangarria benetan. Eta ostaturik behar izanez gero beti izango duzu Nekaturren konfiantzazko aukera . Aurkitu zuretzako ostatu aproposa ingurune horretan eta gozatu Gipuzkoako eta Euskadiko tokirik ederrenetako batez.

Ikusiko al dugu elkar? Pozez agurtuko zaitugu.