01/12/2017

Gero eta gehiago dira urteari korrika egiten agur esaten diotenak. Seguruenez lasterketarik herrikoienez eta girotsuenez ari gara. Nola ez San Silvestreko lasterketez ari gara, Euskadin abenduak 31n urtea bukatu aurreko unean kaleak giro atseginez beteko dituztenak.

Emango al diegu errepaso bat gure lurraldean urteko azken egunean ospatzen diren lasterketei? Goazen bada!

Non egin daiteke korrika Euskadin San Silvestre bat?

San Silvestrearen historia Portugalen hasten da 20. hamarkadan. Eta jai giroa nagusi izan da lasterketa jaio zenetik. Pixkanaka, planeta erdiko hiriek ideia bere egin zuten eta hamaika lasterketa antolatu ziren. Gaur egun San Silvestre lasterketa gure Gabonetako beste elementu bat da.

Ez dira gutxi Euskadin urteko azken egunean lasterketa bat ospatzen duten hiri eta herriak. Vitoria-Gasteizek adibidez hainbat hamarkada darama antolatuz. Asko dira hiriburuko kaleetara lagun eta familiarekin korrika egitera ateratzen diren arabarrak. Kasu askotan mozorroturik egiten dute.

Bizkaira jotzen badugu, Galdakaoko San Silvestrea aipatu behar dugu toki hauetatik ospatzen lehena izan baitzen. Herrialde honetan abenduaren 31n lasterketa antolatzen duten beste tokiak Sudupe edo Bilboko Errekaldeko auzoa dira. Haiek guztietan giro aparta ziurtaturik dago.

Gipuzkoan bestalde Beasaingo San Silvestrea nabarmendu behar da. Euskadiko urte bukaerako lasterketarik garrantzitsuena zalantzarik gabe. Besteekin alderatuz arratsaldean izan beharrean eguerdian ospatzen da. Lasterketa herrikoiak 9 kilometro dauzka eta sariak oso erakargarriak dira. Hori dela eta urtez urte gero eta ezagunagoa da.

Eman urteari bukaera korrika

Nekaturretik San Silvestre lasterketetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu. Urtea modu osasuntsu eta dibertigarrian bukatzeko aukera aproposa. Eta indarrak berreskuratzeko beti izango dituzu gure ostatuak eskura.

San Silvestreetan elkartuko gara!