02/11/2017

Hilabete honetan proposatu behar dugun destinoa, ezaguna bada ere, merezi duen bezala aurkeztu nahi izan dugu. Gaurkoan Bizkaira joko dugu udalerri historiko hau deskubritzera. 1937ko apirilaren 23an zoritxarrez ospetsu egin zena. Esan bezala gaurkoan Gernikara goaz, non historia, natura eta euskal kulturaz blai murgilduko garen.

Historia pixka bat

Hiribildu honen historia XIV. mendearen erdialdean kokatu behar da. Gernika kokagune garrantzitsu batean sortu zen, Bizkaiko barnealdea kostaldearekin konektatuz. Mende biren bueltan Bizkaiko jaurerriaren hiribilduen artean nabarmenenetako bat bilakatu zen. Gernikan Euskadin gehien gurtutako haritza aurkitzen da: Gernikako arbola. Haren azpian erabakiak hartzeko biltzeko ohitura mendetan zehar mantendu da, gaur egun ere errespetu hori mantenduz.

Baina zalantzarik gabe historiarako datarik garrantzitsuena 1937ko apirilaren 26a da. Espainiako Guda Zibilaren erdian Kondor Legio alemaniarrak Bizkaiko udalerri hau bonbardatu egin zuen gure lurraldean historian bizi izan den gertakaririk tragikoena egikarituz. Ehunka biktima egon ziren eta hiribilduaren %70 deuseztaturik gelditu zen. Basakeria hark Pablo Picassok haren lanik mediatikoena sortzeko balio izan zuen, Guernica hain zuzen ere, gertakaria eta hiribildua bera erdigune mediatikoan kokatuz.

Gernikan galdu behar ez duguna

Gernikako Juntetxea eta Arbola: Oso antzinatik arbola baten azpian gauzak eztabaidatu eta adosteko ohitura dago. Jokabide hau oso zabaldurik dago euskal kulturan. Hortik dator Gernikako Arbolaren kondaira, herrialdearen eta orokorrean Euskadiren sinboloa.

Bakearen Museoa eta Europako herrien parkea: Gernika bakearen sinbolorik garrantzitsuenetakoa da. Bisitaldiarekin jarraitzeko Europako herrien parkera hurbilduko ginateke, non bertako naturaz Eduardo Chillida edo Henry Moore bezalako eskultoreen lanez inguraturik gozatzeko aukera izango dugun.

Jai Alai pilotalekua: Gernikako pilotalekua euskal kirolaren katedrala dela esan genezake. Pilotaleku hau munduko hoberenetarikoa da eta gainera pilotariak sortzeko harrobi agorrezina, zesta puntan aritzen diren profesionalena bereziki.

Eta gainera… Gernika Euskadiko tokirik ederrenen artean dagoen Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako sarbideetako bat da. Ez zinateke joan beharko Gernikatik gune zoragarri hori ezagutu gabe.

Ostaturik behar?

Nekaurretik Euskadiko hiribilduen artean interesgarrienetakoa den Gernika ezagutzera etortzeko gonbitea luzatzea baino ez zaigu gelditzen. Etor zaitez gure historiaren parte garrantzitsu eta aldi berean ederrenetako batez gozatzera. Pasa zaitez gure webgunetik eta hautatu gustuko duzun hurbileko ostatua. Hurrengo urratsa? Toki zoragarriaz gozatzea. Gernikan gaituzu zure zain.