01/11/2017


Eguna/k: Azaroak 21 Osteguna

Gabonekin batera Euskadiko herri eta hirietara heltzen dira nekazal eta artisau azokak. Euskadi azoka handi bat bihurtzen da non lehengairik hoberenak eros ditzakegun. Oraingo honetan ezinbesteko hiru hitzordutan zentratuko gara. Hiru azoka edo feria non Gabon gaueko afarirako osagaiak zein opariak erosteko aukera izango dugun. Beti bezala motxila hartu eta Gabonetako azoka ezin hobe hauetara etortzeko gonbitea luzatzen dizugu. Goazen!

Abenduak 21: San Tomas

XIX. mendetik , hainbat euskal udalerritan San Tomas azoka ospatzen da. Tradizioaren arabera duela hamarkada batzuk nekazal lurretako maizterrak herri edo hirietara jaisten ziren haien errentak ordaintzera. Lehengaiak eskuratzeko beharretik San Tomas azoka sortu zen duela mende bat baino gehiago.

Hitzordu hau oso tradiziozkoa da Donostia edo Bilbo bezalako udalerrietan baina baita Arrasaten edo Lekeition ere. Horiek guztietan postu ugari aurkituko ditugu. Era guztietako barazki, gozoki eta kalitate handiko artisau produktuak erosi ahal izango ditugu.

Aipagarriak dira Donostia eta Bilboko hitzorduak azokarekin paraleloan bestelako hainbat jarduera eta ekitaldi ospatzen baitira. Hori bai, jai giroa ez da faltako inongo azokaren ospakizunetan.

Vitoria-Gasteizera bidean

Vitoria-Gasteizko Gabonetako azokak ez dauka San Tomasak beste urte baina denboraren poderioz oso hitzordu garrantzitsu bilakatu da Gabonen atarian. Gabon gaua heldu baino lehenagoko azken ostegunean ehunka nekazari eta artisau hurbiltzen dira Arabako hiriburura. Plaza Berria eta inguruak bertako produktu artisauez gozatzeko aukera emango diguten postuz bete egiten dira.

Aurten kasualitatez Vitoria-Gasteizko azoka San Tomas egunean ospatuko da, beraz egun horretarako gure lurraldean zehar jarduera eskaintza zabala izango dugu.

Ostaturik behar?

Aipatu ditugun azoka horiez gozatzeko irrikatan bazaude eta ostaturik behar baduzu aukeratu ezazu Nekatur. Gure ostatuetan gure lurrarekiko konexiorik hoberena aurkituko duzu eta gainera toki natural zoragarriez gozatzeko aukera izango duzu. Gure egutegiko hitzordurik politenetakoaz gozatzeko gonbitea luzatuta dago. Zure zain gaituzu!