01/10/2017

Hilabete honetan munduko lantegirik zaharrenetako batera hurbilduko zaituztegu. Udalerri honek gatza lantzen 5000 urte baino gehiago daramatzala uste da. Gaur egun tradizioz egin ohi den bezala egiten jarraitzen da. Arabako muinerantz abiatuko gara Gatz Harana ezagutzera.

Gure historian zehar ibilbidea

Añanako gatz harana gure azken milurteko historiaren isla zoragarria da. Uste da gure arbasoek Kristo baino 5000 urte lehenago jadanik gatza lortzen zutela lur haietatik. Ordutik urre zuri horren produkzioa ez da eten. Erromatar inperioarekin gaur egungo gatza lantzeko sistema ezarri zen prozesuaren bukaeran azken produktua agerian uzten duen lurruntze-sisteman oinarriturik.

Duela hamar mendetik hona Añanak bere gatza merkaturatu du. Nazio zein nazioarteko sukaldari handiek aitortu duten kalitate handiko gatza hain zuzen ere. Hura lortzeko milurteko prozedurak eta jartzen duten arretak Añanako gatza maila goreneko produktu bilakatu dute.

Paisaia zoragarria

Gaur egun Gatz Harana Arabako herrialdean bisitarik gehien jasotzen duen tokia da. Gatzagak oso paisaia berezia, ezberdina, eskaintzen du. Gatza lantzeko eraikitzen diren maila ezberdinek paisaia bitxia eta harrigarria eskaintzen dute.

Hara hurbilduz gero haranean zehar bisitaldia egin, produkzio prozedura guztiak deskubritu eta gatza bera landu ahal izango dugu. Era guztietako bisitaldi gidatuak eskaintzen dira. Eta nola ez, gure gastronomiako erreferente handienen artean dagoen gatza ospetsua dastatu ahal izango dugu.

Zatoz Gatz Harana deskubritzera

Nekaturretik gure lurraldeko haranik bitxienetakoa deskubritzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu. Gatz Harana oso txoko zoragarria da, historiaz beterikoa eta oso erakargarria. Pasa zaitez gure webgunetik eta aurkitu hurbileko ostaturen bat. Aukeratu datarik hoberenak eta zatoz esperientzia ezberdin bat bizitzera. Ahaztezina izango dela ziurtatzen dizugu.