01/10/2017

Joan den iraileko 22an ongietorria eman genion udazkenari. Gure ingurune naturalean irudirik ederrenetakoak eskaintzen dituzten 89 egun. Freskotasunak bere tokia hartuz doa eta Euskadiko parke eta basoetan udazken koloreak nagusitzen dira. Baina ba al dakizu zer datorren udazkenarekin batera? Euskadin ospatuko diren hitzordu interesgarrienen errepasoari ekingo diogu. Hona hemen udazkenean galdu ezin dituzun ospakizunen zerrenda.

Urriko azken astelehena Gernikan

Gernika mundu osoan ezaguna den hiribildua da. Egutegiko egunik interesgarrienetakoa udalerri honetan urriko azken astelehena da bertan oso azoka zoragarria antolatzen baita. Gure lurraldeko eta etxeko produktu naturalik hoberenak dastatzeko aukera berezia. Sortzen den jai giroari idi probak, pilota edo zesta partidak zein dantza erakustaldiak batzen zaizkio. Euskal kulturaren jai handi honetara milaka eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero.

Behobia-San Sebastian: euskal udazkeneko kirol froga klasikoa

Urriaren 12an milaka pertsona hurbiltzen dira Behobia-San Sebastian frogaren irteerara. Gure ingurunean ospatzen den tradiziorik handieneko 20 kilometroko lasterketa honetan erronka gainditu nahi duten ausartek auzokoen bultzada izaten dute ibilbidearen kaleetan zehar. Egun horretan Donostiako inguruneak milaka bisitari jasotzen ditu. Goi mailako giroa korrika egitea maite baduzu behin gutxienez egin beharreko hitzordu honen inguruan.

Ardoaraba: Arabako ardoaren festa.

Abenduaren hasieran Vitoria-Gasteizek ardoaren inguruko festa antolatzen du. Bertan dozenaka ostalari eta upategik hartzen dute parte. Ardoarabak Arabako hiriburua erakargarri bihurtzen du. Festa honi esker ardorik hoberenak oso prezio onean dastatzeko aukera izaten dugu beti ere hiriko pintxorik hoberenen laguntzaz. Udazkenari Arabar Errioxako ardoak dastatuz agur esateko oso modu aproposa.

Nekaturren plan gehiago daukazu zain

Udazkena jarduerez beterik dator. BIME Live Bilbon, Gatzaren Eguna Leintz-Gatzagan edo Vitoria-Gasteizko antzerki festibala Euskadin hurrengo hilabeteotan zain izango duzunaren adibideak dira. Begira ezazu gure agenda edo birpasatu gure ostatuetan bizi ditzakezun esperientziak. Ziur ihesalditxo perfektua antolatu ahal izango duzula. Itxura ona dauka, ezta? Ez pentsatu gehiago eta etorri! Zure zain gaude.