01/09/2017


Eguna/k: Iraileko lehenengo igandeak

kontxako bandera

Traineruak beti ezagutu dira itsasoko bolidoak bezala. Ontzi hauek XVIII. mendean jaio ziren arrantzarako beharrei erantzun emanez. XIX. mendean erabilera ludikoa hartzen hasi ziren lehen txapelketak antolatuz. Duela mende erditik hona traineruak erreferentziazko kirola dira kantauriar itsasoan eta irailean hitzordurik garrantzitsuenetakoa bizi dute: Kontxako Bandera.

Nekaturren gure lurraldean ospatzen diren kirol gertakarien artean hain garrantzitsua den honetaz hitz egin nahi dizugu. Txapelketa soila baino gehiago dena. Ongi etorri kantauriar itsasoko banderarik ospetsuena lortzeko lehiara.

Mende bat baino gehiagoko historia

Hasieran aipatzen genuen bezala traineruak arrantzarako sortu ziren. Ontzi arin hauek oso aproposak ziren sardinak arrantzatzeko. Haien abiadurak estropadak antolatzea ahalbidetu zuen eta XIX. mendetik Kantauriar itsasoa estropadez bete zen.

Kirola garatuz joan zen gaur dena bihurtu arte, gure lurraldean dagoen kirol mugimendurik zoragarrienetakoa. Uda garaian kantauriar kostaldea estropadez betetzen da, horietako gehienak liga ofizialetan antolaturik. Baina horien artean bat azpimarratu behar bada hori Kontxako Bandera da.

Kontxako Bandera 1879. urtetik ospatzen da eta ulergarria da hedatzen duen errespetu eta ospea. Egutegiko estropadarik garrantzitsuenetakoa da eta talde guztiak sailkatu ahal izateko lehiatzen dira.

Estropada egun bitan ospatzen da, irailaren lehen bi igandeetan hain zuzen ere. Egun bi horietan Donostian jai giro zoragarria bizi da. Hirira arraun zale ugari hurbiltzen dira. Donostiako kaleak traineru parte hartzaileen koloreez betetzen dira.

Ez galdu ikuskizuna

Donostia traineruen eskutik deskubritzera hurbil zaitezen gonbidatzen zaitugu. Kontxako Bandera kirola baino gehiago da. Itsasoarekiko pasioa da, ingurune zoragarri batean garaikurra lortzeko kirol borroka da. Eta nola ez, zure egonaldia Nekaturren esku utz dezakezu. Kontxaren inguruan kokaturik dauden hainbat ostatu aurkituko duzu Nekaturren. Bila ezazu gustukoena eta erreserba ezazu kirol ikuskizun paregabea zuzenean bizi ahal izateko.

Donostian elkartuko gara.