01/09/2017

Euskadira ihesalditxoa egin behar duzula hurrengo asteotan? Aitzakiarik behar gure lurraldera hurbiltzeko? Saiatuko gara zu konbentzitzen. Hurrengo asteotan hainbat jai eta ospakizun burutuko dira gure lurraldean zehar eta Nekaturretik horietako interesgarrienetako batzuk aipatuko dizkizugu.

Prest? Hor doa gure udazkenaren errepasoa.

Lehen geldialdia: Bermeo eta Lekeitio

Errepasoari gure lurraldeko udalerri ederrenetakoen artean dauden bi hauetan ekingo diogu. Kantauriar itsasertzean kokaturik Bermeo eta Lekeitiok ondoko egunotan ospatuko dituzte jaiak. Jai giro zoragarria bertako kale historikoak, hondartzak eta gastronomia deskubritzeko.

Lekeitioko jaiak irailaren 1a eta 8a bitartean ospatzen dira, Bermeokoak aldiz 8an hasi eta 16an bukatuko dira.

Hurrengo geldialdia …

Hemendik aurrera hainbat norabide har dezakegu. Donostiarantz jo dezakegu irailaren bukaeran zinemaldia ospatzen baita. Haren 65. edizioa irailaren 22tik 30era ospatuko da. Gipuzkoatik alde egin gabe, urriaren lehen igandean Kilometroak 2017 jai egunaz gozatu ahal izango dugu. Gipuzkoako ikastolen urteroko jaia Oñatin ospatuko da eta giro paregabea ziurtaturik dago.

Arabara jauzia eginez oso hitzordu interesgarria daukagu hilabete erdialdera. Iekoran hilak 17an hain zuzen ere Arabar Errioxako Ardoak Mahats Biltzearen 24. Jaia ospatuko du. Beste aukera bat Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azoka da. Erdi Aroko alde zahar ikusgarrian ehunka artisau eta gastronomia postu kokatzen dira. Data? Iraileko azken asteburua.

Edonora zoazela ostatuarekin lagunduko zaitugu

Aipatu ditugun ospakizunetatik baten bat gustuko duzula? Askoz gehiago dauzkazu zain Euskadin! Edozein aukeratuta ere laguntza eskaini ahal izango dizugu ostaturik hoberena eskainiz. Nekaturren soilik lortuko duzu gure lurraldearen esentzia eskainiko dizun ostatua. Ikusiko al dugu elkar hurrengo asteotan? Zure zain gaude!