24/07/2017


Eguna/k: Irailak 22-24

erdi aroko azoka

Vitoria-Gasteiz hiriaren hasiera erdi aroan kokatzen da. XII. mendearen bukaeran jaio zen eta normala da beraz haren alde zaharra bisitatzerakoan sentitzen den erdi aroko esentzia hori. Duela bi hamarkadatik aurrera Arabako hiriburuak aipatutako esentzia hori berpizten du erdi aroko azoka zoragarria antolatuz.

Ezagutzen al duzu? Hirian antolatzen den ospakizun interesgarrienetako honen bidez Vitoria-Gasteiz deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu.

Azoka bat baino gehiago

Vitoria-Gasteizko erdi aroko azokak artisauen eta gastronomiaren esparruetako 200 postu baino gehiago batzen ditu. Erdi aroko alde zaharreko kaleetan sakabanaturik eta modu egokian dekoraturik erdi arora bidaiatzea eragiten dute. Zonaldeka antolaturik, bakoitzak garai hartan elkarrekin bizi izan ziren erlijioen berezko esentzia mantentzen du, judutegia edo arabiar zokoan gertatzen den bezala adibidez.

Baina artisauen postuez gain asko dira antolatzen diren ikuskizunak benetan zaldun, noble eta erregeen garaian senti gaitezen. Hori dela eta esan dugu azoka bat baino gehiago dela. Esperientzia berezia da, denboran bidaiatzeko makinarik gabe hiriaren jaiotza bizitzeko modu bat hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteizen ikusiko dugu elkar!

Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko Azokaren hamazazpigarren edizioa irailaren laugarren asteburuan ospatuko da. Aurten beraz 22a eta 24a bitartean. Sarrera dohainekoa da eta giro paregabea ziurtaturik dago. Animatzen bazara prest izango gaituzu ostatuarekin laguntzeko. Zer deritzozu? Ikusiko al dugu elkar Vitoria-Gasteizen? Zure zain gaude!