31/07/2017


Eguna/k: Irailak 22tik 30 arte

Zinemaldia

Iraganera bidaia egingo dugu, 1953. urteko irailaren 21era hain zuzen ere. Egun horretan ospatu zen Donostiako Zinemaldiaren lehen edizioa. Nork esango zukeen esperimentu hartatik gaurko Zinemaldia dena atera behar zela.

64 urtetan zehar Donostia nazioarteko zine munduan erreferente bilakatu da. Victoria Eugenia antzokitik eta Kursaal jauregitik zazpigarren artearen izar nagusienetakoak pasatu dira. Alfred Hitchcock, Kirk Douglas, Meryl Strep edo Woody Allen bezalako izarrak hitzordu honetako gonbidatu bereziak izan dira.

Oso Festibal berezia

Zinemaldia 60. hamarkadaren hasieran jaio zen bertako merkatariek bultzatutako zine erakustaldi bat gisa. Pare bat urtetan nazioarteko festibal zoragarri bihurtu zen, festibalen artean goreneko ziurtagiria lortuz. Ordutik aurrera edizioak bata bestearen atzetik heldu dira geldialdirik egin gabe nazio zein nazioarte mailako zine hoberenarentzat erreferentea izanik.

Festibalak produkzio erraldoien eta autore zinearen arteko oreka perfektua dauka. Izar batzuen jaiotza, beste batzuen ospea sendotzea eta ehunka bisitari entzutetsuren bisita bizi izan dira bertan. Donostia saria, izar ospetsuen ibilbidea aitortzen duen saria, zinema munduko izarrik handienek jaso egin dute.

Ez dira gutxi Zinemaldia dela eta Donostiaz maitemindu diren pertsona ospetsuak. Woody Allenek hainbat lan aurkeztu du Zinemaldian eta ia inork ez du ezezkorik ematen antolakuntzaren gonbitea jasotzen duenean. Ekitaldiaren glamourrak eta kalitateak Donostia zinearen munduko hiriburuetako bat bihurtu dute denboraren poderioz.

Ikusiko al dugu elkar Zinemaldian?

Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa irailaren 22tik 30era ospatuko da. Aste horretan Gipuzkoako hiriburua inoiz baino ederrago azalduko zaigu. Nekaturretik Donostiarik zinematografikoena deskubritzeko gonbitea luzatzen dizugu eta horrekin batera haren aurpegi gastronomikoa, kulturala edota klasikoa. Eta ostaturako beti izango gaituzu laguntzeko prest. Egun horietan zine munduko epizentroa izan behar denaren inguruan gure ostatuetako asko aurkituko dituzu.

Zinemaldian ikusiko dugu elkar!