10/07/2017

ondartzak 2017

Euskal kostaldean Kantauri itsasoko hondartzarik ederrenetakoak kokatzen dira. Euskal hondartza hauetako batzuek nazioartean aitortutako ospea lortu dute. Ehun-urteko tradizioa duten hondartzak. Gaurkoan gure lurraldeak duen turismoa erakartzeko gako honi buruz arituko gara. Gure hondartzez ari gara, nola ez.

Sortaldetik sartaldera gure kostaldea

Bizkaian eta Gipuzkoan Kantauriar itsasoko hainbat perla aurkituko dugu hondartzei dagokienez. XIX. mendearen bukaeran Donostia edo Zarautz bezalako tokiak bainuak hartzeko turismo destinoak ziren. Gauza bera esan daiteke Bizkaian Getxoko hondartzaz. Mende bat igaro ondoren hondartza hauek oraindik ere haien edertasun eta kalitatea mantentzen dute beste askoren artean. Deba, Plentzia, Lekeitio, Sopela, Laga,… Euskal kostaldean ehun bat izango dira kalitate goreneko hondartzak, haietako askok bandera urdina lortzeko eskakizun gehiago daukan kalitatea bermatzen duen ISO ziurtagiria izanik.

Barnealdeko hondartzak? Bai! Araban

Hondartzak ez dauzkagu euskal kostaldean soilik. Gure lurraldean barnealderantz egiten badugu bainua hartzeko hondartza aproposak aurkituko ditugu. Araban hainbat dira era honetako hondartzak eta kasu batzuetan bandera urdin eta guzti. Herrialdeko urtegietan kokaturik hondartza hauek primerakoak dira arabar udako beroaz freskatzeko.

Laguntzarik behar al duzu ostatuarekin?

Erabaki egin duzula gure hondartzetako bat ezagutzea? Primeran! Egonaldiarekin lagunduko zaitugu. Nekaturren hainbat ostatu daukazu gure hondartzetatik hurbil, bai kostaldean zein barnealdean. Aukeratu gustukoena eta gozatu gure hondartzez uda honetan. Zure zain gaude!