10/07/2017

Euskadiko jaiak 2017

Udarekin batera beste gauza asko heltzen dira Euskadira. Eta horien artean gure herri eta hirietara bizipoza dakartzaten jaiak dauzkagu. Euskal udalerri guztietan jai egun bat edo gehiago ospatzen dira uda garaian giro zoragarrian murgildurik.

Zer deritzozu Euskadi jaiak jarraituz zeharkatzeari? Karga itzazu pilak oso ondo pasatzera baikoaz. Goazen!

Hiri handietatik hasiko al gara?

Euskal hiru hiri nagusienek abuztuan ospatzen dituzte jaiak. Lehenak Vitoria-Gasteizkoak dira. Arabako hiriburuak Andre Maria Zuriaren ohorez ospatzen ditu haren jaiak abuztuaren 4tik 9ra.

Handik egun gutxira Donostiakoen txanda da. Hango Aste Nagusia abuztuaren 12an hasiko da eta hilaren 19ra arte luzatuko da. Zalantzarik gabe aitzakia ezin hobea Gipuzkoako hiriburua deskubritzeko.

Donostian bukaerara heltzen direnean Bilbokoek hartzen dute lekukoa. Bertako Aste Nagusia abuztuaren 19an abiatuko da 27an agur esateko. Urtero legez Marijaia izango dugu Bilboko Jaietako erregina.

Jai gehiago nahi? Jarrai dezagun!

Gutxi iruditu zaizula? Ba jakin ezazu oraindik asko direla deskubritzeko gelditzen direnak. Ekainaren bukaeratik uda amaitu bitartean Euskadi eta jaiak bat datoz. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia jaiez gainezka agertzen dira gure lurraldeko txoko guztietara bizipoza zabalduz.

Araban Laguardia, Amurrio, Laudio, Araia edo Zanbrana, adibide batzuk jartzearren, jaietan murgilduko diren udalerriak ditugu. Gipuzkoara hurbilduz gero jai giroa aurkituko dugu Arrasate, Getaria, Hondarribia edo Azpeitia bezalako udalerrietan. Eta Bizkaitik bagabiltza zoragarri pasatuko dugu Santurtzi, Lekeitio, Balmaseda edo Sopelako jaietan.

Eta atsedena non?

Erantzun erraza du horrek: gure ostatuetako edozeinetan. Nekaturrek aukera anitza eskaintzen dizu pilak birkargatzeko. Gure ostatuetan bakarrik sentituko zara etxean bezala.