05/09/2014

Antzar Eguna - Lekeitio  2014

Irailaren 5ean Lekeitiok San Antolinetako ekitaldirik ospetsuena hartuko du: Antzar Eguna. 300 urte baino gehiagoko tradizioa dugu.

Herriko portuan, urtero legez, milaka lekeitiar mahoizko arropaz jantziko dira, brusa urdinarekin eta arrantzaleen koadrozko zapiarekin.

Koadrilak eguneko protagonistak izanda, hainbat gazte txalupa txikietan igo eta banaka, antzarra lepotik hartzen saiatuko dira, ondoren uretara eroriz. Orduan, talde bat sokatik tiraka hasiko da antzarra igo eta jaitsiz, lepoa mozteko. Euskadiko ikuskizun ezagunenetariko bat dugu honako hau. Gainera, aurten ere, musika emanaldi eta kale antzezpen ugari egongo dira.

Ez galdu Antzar Eguna Lekeitiotik gertu dauden gure etxeetan ostatu hartuaz!