30/05/2017


Eguna/k: Maiatzatik irailararte

EHUko udako ikastaroak

Historia honek 1982 urtean dauka jatorria. Esperimentu gisa uda garaian ikastaro batzuk antolatu ziren Gipuzkoako herrialdean. Oso arrakastatsuak suertatu ziren eta esperientzia urtero errepikatu egin zen. Pixkanaka ospe eta arrakasta handia lortu dute eta gaur egun EHUren udako ikastaroak erreferente bihurtu dira uda garaian egiten direnen artean. Ezagutzen al dituzu? Bai ikasle zein profesionalentzat zuzendurik doaz. Gaurkoan plan interesgarri bat aurkeztuko dizugu.

Uda garaian ikasiz

EHUren udako ikastaroak maiatzean hasten dira eta iraila arte burutzen dira. Ehun baino gehiago egiten dira, eta horiez gain hogei kongresu inguru eta bestelako jarduera akademikoak ere. Ikastaroak unibertsitateko ikasleei zein materian interesa daukaten bestelako profesional edo pertsonei zuzendutakoak dira.

Urte honetako programan eskaintza zabala egongo da. Eta hori guztia herrialdeetako hiriburuetan kokaturik dauden egoitzatan izango da (Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostia). Leku mugatuak daude, beraz kanpoan ez gelditzeko azkar ibili zaitezen gomendatuko dizugu. Nekaturren ostatuarekin lagunduko zaitugu. EHUren udako ikastarorik egiteko asmorik baduzue eta atseden hartzeko tokirik gabe bazaude, egoitzetatik hurbil dauden gure Nekatur ostatuak deskubritzeko gonbitea luzatuko dizugu. Esperientzia berezia biziko duzu.

Oraindik ere uda honetan gauza praktiko bat egiteko aukera daukazu. Ikasi udako ikastaroen eskutik.