29/05/2017


Eguna/k: Ekainak 10, larunbata

Zarautz eta itsasoa eskutik doaz. Haren hondartza kantauriar itsasoko ezagunenetakoa da. Oso destino zoragarria hamaika oparitxo xarmangarrirekin. Horietako bat duela urte askotatik ospatzen dena. Kirol froga honek aurten XXXI. edizioa ospatuko du. Zarauzko triatloiaz ari gara. Gaurkoan aurkeztu nahi dizuegun kirol esperientzia zoragarria.

Toki paregabea

Aurreratu dugunez, Zarautz oso toki turistiko erakargarria da. Haren paisaia ederrak bertara hurbiltzen direnen bihotzak harrapaturik dauzka. Hori dela eta ingurune horretan ospatzen den kirol froga hau oso berezia da.

Eta horrela gertatzen da triatloiarekin. Ia 3 kilometro igerian, 80 bizikletaz eta 20 korrika egiten dira Gipuzkoako udalerri honetan zehar eta haren inguruetatik. Froga ondoko Getariako udalerriaren hondartzan hasten da. Handik parte hartzaileek itsasoan zehar egin beharko dituzte 2.9 kilometro igerian, oso esperientzia ezberdina. Ondoren bizikletaren txanda izango da eta azkenik 20 kilometro korrika Zarauzko kaleak zeharkatuz. Ekainaren 10ean, arratsaldeko 6etan lehen finalistak helmugara heltzen ibiliko dira.

Ba al daukazu ostaturik?

Nekaturretik gure lurraldeko tradizio handiko triatloi hau deskubritzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Aitzakia aproposa izan daiteke Zarautzek eta inguruneak eskaintzeko daukatena ezagutzera etortzeko.

Parte hartzera zein bisitatzera bazatoz deskubritu eskualde horretako Nekatur ostatuak non primerako atseden eta arreta aurkituko dituzun. Eta hori guztia frogatik hurbileko toki zoragarrietan.