01/05/2017

Euskadiko beste ezaugarri zoragarri bat haren barruan garatzen den nekazaritza da. Gure lehengaiak ezinbestekoak dira mundu mailan guztiz ezaguna den gure gastronomiarentzat. Eta horiek lortzeko tokirik hoberena urte osoan zehar gure lurraldean antolatzen diren azoka eta nekazal merkatuak dira. Kasu honetan hurrengo hilabeteotan hiru herrialdeetan ospatu behar diren hitzordu horien errepasoa egingo dugu. Joan gaitezen azokara!

Araba

Hasteko Koartangora hurbilduko gara maiatzaren 14an, non perretxikoaren azokaren edizio berri bat ospatuko den. 24 ordu geroago San Isidro egunean Arespalditzan ardi txapelketaren hirugarren edizioa ospatuko da. Haren inguruan nekazari, abeltzain eta artisauen azoka zoragarria antolatzen da. Hilaren 21an Txakolin eguna ospatzen da Amurrion, eta egun horretan bertan Antoñanan udaberriko eztiaren azokaren XXIII. edizioa ospatuko da. Ekainean, ahuntzaren eguna ospatzen da Baranbion (hilak 11, igandea) eta zaldiarena Ondategin (hilak 25, igandea).

Bizkaia

Maiatzaren 5etik 7ra, Gernikan erdi aroko azoka antolatzen da, eta astebete ondoren Balmasedaren txanda izango da. Maiatzaren 13an antxoa eguna ospatuko da Ondarroan, eta hurrengo egunean Derion nekazal produktuen erakusketa eta salmenta egiten da Elikagaien XXII. Azokan. Maiatzaren 21ean Txakolin ekoizleen jaia ospatzen da Zallan. Eta ekainaren 3an Gernikan ospatuko da Urdaibaiko Txakolinaren eguna. 17an aldiz Bilboko Hiribilduaren Idiazabal Gazta Txapelketa egingo da. Ibilbideari Barakaldon emango diogu bukaera hilabete bukaeran antolatzen den erdi aroko azokan.

Gipuzkoa

Idiazabaletik abiatuko gara non Gazta Eguna ospatuko den maiatzaren 7an. Hilaren 13 eta 14an Ordiziako erdi aroko azoka ospatuko da eta 15ean Ataunen Baserritarren eguna. 21ean Aian Jasokundearen azoka ospatzen da eta Usurbilen Sagardo eguna. Ekainera bagoaz 3an Sagardo eguna ospatuko da Lezo eta Pasaian. Tolosan ekainaren 3-4an bisiguaren jaia antolatuko da eta Hondarribian 10-11an erdi aroko azoka. Bukatzeko Eibarren 25ean Marmitako txapelketa egingo da.

Ikusiko zenuenez nekazari, abere, arrain eta artisau azoken lurraldea gaituzu. Euskadira etorri eta aipatu ditugun hitzorduez gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Horrela gure lurraren hoberenaz gozatu ahal izango duzu. Eta beti bezala, atseden hartzearena gure esku utzi ahal izango duzu, ostaturik hoberenak eskainiko baitizkizugu. Elkartuko al gara azokatan?