01/08/2017

Eguraldi onarekin batera Euskadiko kirol agenda oso interesgarri bihurtzen da. Hurrengo hilabeteotan Euskadik goi mailako hainbat kirol saio antolatuko ditu. Egingo al dugu egutegiaren errepasoa ezinbestekoak direnak azpimarratuz?

Errepasoari heltzear dagoen frogarekin ekingo diogu. Hilabete bukaeran Zegama Aizkorri maratoia ospatuko da. Zer dela eta berezia? Mendi maratoia delako hain zuzen ere. Haren 42 kilometroek Euskadiko tontor garaienenak zeharkatzen dituzte. Pentsa ezazu 1600 metro baino gehiagoko tontor bat igarotzea … eta oraindik ere aurretik 20 kilometro faltan izatea. Oso froga gogorra baina liluragarria Gipuzkoako paraje ederrenetan zehar.

Baina zure aukera ohiko maratoiak badira maiatzak 14an Vitoria-Gasteizen daukazu intereseko hitzordua. Martin Fiz maratoiaren hamabosgarren edizioan hainbat froga burutuko dira, hala nola 42 kilometroko maratoia, maratoi-erdia, 10 kilometroko lasterketa eta maratoi txikia, eta horiez gain patinaje frogak. Adin guztietako atletak batuko dituen kirolaren jai egun bat.

Eta hilabete honetako kirol hitzorduekin bukatzeko Bilbon maiatzaren 20an ospatuko dena. Froga hau 2010ean jaio zen eta pixkanaka kirol egutegian bere tokia hartzen joan da. Aurtengo edizioan mila partaide baino gehiago izango dira Bilbo hiribilduak eskaintzen duen ingurune ezin aproposagoan zehar korrika, igerian eta bizikletaz lehiatuko direnak. Frogak formatu bi izango ditu, half eta olinpikoa.

Eta datozen hilabeteotan…

Goi mailako kirol gehiago nahi izanez gero, hurrengo hilabeteotan hainbat izango dira kirolaren inguruko hitzorduak. Uztailean adibidez ospetsua egin den Vitoria-Gasteizko Triatloia edo Getaria Zarautz igeri zeharkaldia izango ditugu. Eta hori baino lehentxeago, ekainaren 24an, Bilbon Spartan Race lasterketaren beste edizio bat ospatuko da.

Horietako edozein kirol frogatan parte hartzera bazatoz ostatuarekin laguntzeko prest aurkituko gaituzu. Karga itzazu pilak edo prestatu zaitez lehia horiei aurre egiteko Nekaturreko ostaturen batean. Zorte on!