01/05/2017

Parke naturalak

Euskadi berdea da. Pribilegiozko ingurune batean bizitzeko suertea daukagu. Gure lurraldearen ingurumenaren aberastasuna zoragarria da. Klimak Euskadiren barnealdea itsaso berde bilakatzen du, fauna eta flora aberatsarekin. Eta aberastasun horrek Euskadin dauden 9 parke naturalak bereziak eta ezberdinak izatea eragiten du.

Euskadin seguruenez ezagutzen ez dituzun 9 altxor natural ezkutatzen dira. Gaurkoan haiek ezagutzeko gonbitea luzatuko dizugu.

Deskubritzeko 9 altxor berde

Guztiz ezezagunak ez badira ere Euskadiko 9 parke naturalak deskubritzeko dauden ingurumenaren altxor natural multzo bat osotzen dute. Gure geografian zehar barreiaturik bakoitzak bere izaera berezia dauka oso fauna eta flora bereziarekin. Bakoitzak oso paisaia ezberdin bat ezkutatzen du.

Kasu batzuetan bi herrialderen arteko muga naturala eratzen dute, beste batzuetan Euskadiko tontorrik garaienetako eta ederrenetakoak inguratzen dituzten natur itsasoak dira. Aipatu dugun bezala, bakoitza bere izaera, identitate eta paisaiarekin.

Urkiola, Gorbeia edo Aizkorri bezalako parkeek ez dute zerikusirik Armañon, Pagoeta edo Valderejorekin. Eta ezin ahaztu Izki parkea, Aralar edo Aiako Harria.

Deskubritu itzazu Nekaturren eskutik

Gure ostatuetan soilik aurkituko duzu Euskadiko 9 parke naturaletako edozeini bisitaldi oso bat egiteko aukera. Naturaren erdian kokaturik gure ostatuak aukerarik hoberena dira atseden hartu eta bisitaldiak egiteko. Hemendik dei egiten dizugu parke naturalen inguruko informazioa jaso, gustukoena aukeratu eta hurrengo ihesalditxoa antolatu dezazun. Bilatu hurbileneko Nekatur ostatua eta prestatu zaitez ingurumenaren altxorra deskubritzeko. Gure parke naturalak zain dauzkazu, babestutako gure txoko naturalak eta nola ez Urdaibaiko biosferaren erreserba.

Zure zain gaude!