01/04/2017

Heldu da udaberria! Zalantzarik gabe hurrengo asteotan Euskadik kolore berezia hartuko du. Zer deritzozu urtaro honetan galdu ezin dituzun hiru toki gomendatzeari? Hiru leku ezberdin baina horietako edozeinek maitemindu egingo zaitu. Hiruko aparta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Prestatu maleta eta bagoaz bidaia egitera.

Ezagutu Arabako Mendialdea

Arabako herrialdean Maeztuko Koadrila aurkitzen da, Arabako Mendialde bezala ere ezagutzen dena. Arabako udalerri multzo honek lurralde historiko honetako natur gune aberatsena gordetzen du. Izkiko Parke Natural zoragarria hain zuzen ere, herrialdeko biriki naturaletako bat. Bertan hainbat kirol egin ahal izango dugu natur giroan, nordic walking egin edo mendiko bizikletaz ibili besteren artean. Eta golfa maite dutenentzat zelai eder bat izango duzue eskura. Ahozabalik utziko zaituzten txoko ezezagun bat.

Deskubrituko al dugu Durangaldea?

Bizkairantz joko dugu non herrialdearen ADNaren parte den eskualdea izango dugun zain. Neanderthal garaitik Durangaldea bizkaitarren etxea izan da. Herrialdearen ekialdeko muturrean kokaturik Bizkaiko barnealdearen eskualderik ederrenetakoa da. Bertan Elorrio bezalako udalerri ederrak edo sekulako natur aberastasuna daukan Urkiola bezalako parke naturala aurkituko ditugu. Han ere kokatzen da Anboto mendi izugarria, gure eskualdeko tontorrik garaienetakoa.

Azken etapa: Deba Garaia

Gure azkeneko destinoa Gipuzkoako hegoaldean kokatzen da. Bizkaiko eta Arabako mugekin bat eginez Deba Garaia eskualdea aurkitzen dugu, gure herrialde eta eskualdeko garrantzitsuenetakoa. Herrialdeko tokirik ederrenetakoa den Aizkorri-Aratz parke naturalerako sarbidea da. Horrez gain, Deba Garaiak gure kulturaren bitxietako bat gordetzen du: Arantzazuko Santutegia. Eraikin hau Txillida edo Oteiza bezalako gure lurraldeko artistarik ezagunenetako batzuk sortu zuten. Bitxi arkitektonikoa ingurune zoragarri batean.

Ikusiko al dugu elkar?

Gure hiru destinoak gustuko dituzula jakin badakigu. Orain ingurune horretan ostaturen bat aurkitu eta ihesaldi zoragarriaz gozatzeko unea da. Jo ezazu gure bilatzailera eta aukeratu gustukoen duzun ostatua. Prestatu zaitez esperientzia zoragarria bizitzeko. Zure zain gaude!