01/04/2017


Eguna/k: Apirilak 27-28

San Prudentzio 2017

Arabako herrialdea haren egun nagusirako prestatzen ari da. Hile bukaeran San Prudentzio bere omenez antolatzen diren jai zoragarrien protagonista nagusia izango da berriz ere. Herrialde osoak, eta Vitoria-Gasteizek bereziki, 24 ordu handi biziko dituzte zeinetan jaiak, ohiturak eta giro paregabea faltako ez diren. Ezagutzen al duzu San Prudentzio jai eguna? Arabarren patroiaren jaiak aurkeztuko dizkizugu.

Erretretak ematen dio hasiera guztiari

Apirilaren 27ko arratsaldeko zortzietan ematen zaio hasiera guztiari. Handik aurrera eta 15 minuturo erretretak errepikatu egiten dira Vitoria-Gasteizko Udaletxean eta Arabako Foru Aldundiaren eraikinean. Tokerik jendetsuena gaueko 9etakoa da. Handik bi ordura erretretatik San Prudentzio jaietako unerik garrantzitsuenetakora pasatzen da: danborrada.

Arabako sozietate gastronomikoetako kideek amantalik dotoreenak janzten dituzte haien danbor edo upelekin batera. Txistularien laguntzarekin Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituzte hainbat ordutan zehar. Horrekin batera berbenak eta dantzak antolatzen dira gau gasteiztar bizi hau animatzeko.

Hurrengo egunean, arabarrak Armentiako zelaietara hurbiltzen dira, Vitoria-Gasteizko hegoaldean daudenak. Han estilo erromanikoa duen San Prudentzio baseliza aurkitzen da. Milaka pertsona hurbiltzen dira hiriko toki honetara santuari omenaldia egin eta baita herri kirol eta euskal dantza erakustaldiak ikusi eta era guztietako jaki tipikoak dastatzera. Sagardoa eta taloak erroskillekin uztartzen dira jai egun honetako plater nagusiari bidea eginez: karakolak eta perretxiko nahaskia.

Elkartuko al gara Vitoria-Gasteizen?

Nekaturretik San Prudentzio jai eguna deskubritzera etortzeko gonbitea luzatzen dizugu Arabako hiriburuan jai egun zoragarri parea bizi dezazun. Bisita ezazu gure webgunea, aukeratu inguruko ostaturik gustukoena eta egin maleta, apirilaren 27 eta 28an zure zain egongo baikara Vitoria-Gasteizen San Prudentzio jaiaz gozatzeko. Gainera, datak direla eta, gure lurraldean asteburu luzea eman dezakezue. Oso aukera ona Arabako kultura deskubritzeko. Ikusiko al dugu elkar!