19/12/2016

Ongi Etorri, 2017! Espero dezagun datozen 365 egun horiek une pozgarri eta berri onez beterik etortzea. Ez dago ezer aurre idatzirik beraz poztasunagatik idatzi eta lan egitea baino ez da gelditzen. Begiratuko al dugu aurrera, etorkizun hurbilera, urte berriak ekarriko dizkigun une bereziei errepasoa eginez? Inoiz ez bezala gozatzeko jai egunak, ospakizunak, eta ezinbesteko hitzorduak.

Gure errepasoa urtarrilean hasiko dugu, sagardotegien sasoia hastearekin batera. Txotx ospetsua heltzear dago. Gure lurraldeko edari berezienetakoa denaz gozatzeko ez da ezer falta. Sagardotegiak urteko sagardoa eta ehuneko ehunean bertakoa den menua dastatzera hurbilduko diren milaka pertsona hartzeko prestatzen ari dira.

Vitoria-Gasteizen jarrai dezakegu, otsailean saskibaloi Errege Koparen egoitza izango baita. Otsailaren 16tik 19ra Arabako hiriburua saskibaloirik hoberenaren muina izango da. Beste hitzordu garrantzitsu bat maiatzaren 30ean helduko zaigu rock zaleentzat San Mamesen. Guns N’Roses, azken 50 urteotako bandarik garrantzitsuenetakoa, Bizkaiko hiriburuan izango baita bere abesti ospetsuak eskaintzen. Ez dira bestalde uda garaiko festibalak faltako, hala nola Azkena Rock Festibala, Bilbao BBK Live-a edo Gasteiz, Getxo eta Donostiako jazz jaialdiak.

Donostiaz ari garela, hiriak oso urte berezia bizi ondoren, Europako Kultur Hiriburua izanak utzitako hondarra aprobetxatu ahal izango da. Irailean Zinemaldia dela eta zinearen hiribururik hoberena izango da berriz ere.

Udan zehar Euskadi patroien ohorez antolatutako jaiez bete egingo da. Uztaila eta abuztua bitartean gure herri eta hiri gehienak jai giro ezin hobeaz aurkituko ditugu. Bermeotik Guardiara, arabar lautadatik gipuzkoar kostaldera, Euskadi eta jaia eskutik helduta agertuko zaizkigu aste batzuetan zehar. Folklorea, tradizioa, kultura, kontzertuak,… eta galdu ezin dituzun beste hainbat ospakizun.

Eta hitzordu zerrenda luzea da oraindik ere. Behobia-San Sebastian lasterketa, Gasteizko triatloia, Guggenheimeko erakusketak, Gernikako astelehenetako azoka,… hurrengo 365 egunotan galdu ezin dituzun hainbat eta hainbat jarduera. Aukeratu gure ostatuak zure egonaldirako eta etorri Euskadira 2017ko hoberenaz gozatzera. Zure zain gaude!