01/12/2016

Urtea bukatu barik dago oraindik ere baina hona hemen hurrengo urteari begirako gomendatutako destinoak. Hori da gure izaera, gure sorlekuaz maitemindurik gaude eta planeta osoarekin konpartitu nahi dugu. Aukera honetan hurrengo 365 egunetan bisitatu beharreko hiru txoko xarmangarri gomendatuko dizkizugu.

Prest? Goazen bada!

Nerbioiko Ur-jauzia

Araba eta Burgos arteko mugan kokaturik Nerbioiko Ur-jauzia iberiar penintsulan daudenen artean handiena da. Haren turrusta 222 metrokoa da eta horrek Europa hegoaldean bereziena izatea egiten du. Ur-jauzi honen inguruneak ere txokoa zoragarria izatea eragiten du. Euskadira bazatoz derrigorrezko bisitaldia izan beharko luke. Hile hotzenetan edo urtzaldian bereziki ur jarioa handiagoa baita. Abisaturik zaude!

Haizearen orrazia

Haizearen orrazia Euskadiren irudi sinbolikoen artean ezagunenetakoa al da? Bai horixe, Eduardo Chillidak eta Luis Peña Gancheguik sortutako bitxi artistiko eta arkitektonikoa Gipuzkoako hiriburuaren txokorik politenetakoa da. Euskal eskultorearen beste hiru obrarekin 1977. urtean bukatua, Haizearen orrazia natura eta artearen arteko bategite perfektua da. Ekaitza dabilen egunetan espektakulua zoragarria da olatuek eskulturen kontra talka egiterakoan.

Matxitxako lurmuturra

Eta uraren presentzia nagusiarekin jarraituko dugu. Sartalderantz jotzen badugu Donostiatik zenbait kilometro haratago gure kostaldeko lurmuturren artean ederrenetakoa aurkituko dugu: Matxitxako lurmuturra. Bermeo eta Gaztelugatxe artean kokaturik lurmuturrak itsasargi bi dauzka euskal kostaldeko irudirik politenetakoa eskainiz. Oso toki aproposa baleak edota hegazti migrazioak ikustera joateko, Gaztelugatxeko Donienetik kilometro gutxira.

Destino gehiago nahi?

Hiru txoko hauek gutxi al dira zuretzat? Gure webguneko interesguneak atalean askoz gehiago aurkituko dituzu. Bertan bisitatzera hurbiltzeko informazio erabilgarria eta baita argazkiak eta indarrak berreskuratzeko inguruetako Nekaturreko ostatuak aurkituko dituzu. Ikusiko al dugu elkar? Pozik lagunduko zaitugu.