01/12/2016

Pixkanaka hurbilduz doaz data berezi horiek. Gabonak heltzear daude eta horregatik gure herrian nola bizi diren azaldu nahi genizueke. Txoko guztietan bezala Gabonak desio on eta bake eta maitasunez gainezka helduko zaizkigu. Oraingoan gure herrialde honetan egun horiek nola bizi ditugun azalduko dizuegu.

Olentzero

Euskal Gabonetan pertsonaia tradizional bat baldin badago hori dugu Olentzero. Ikazkin atsegin hau Gabon gauean euskaldunei opariak ekartzera jaisten da menditik. Olentzero tripaundia, bizarduna eta zikina da. Azken finean urte osoa ematen du mendian ikatza egiten. Pertsonaia alai honek badauka bere bikotea ere: Mari Domingi. Biak batera Euskadiko herri eta hiriak bisitatzen dituzte Gabon gauean hainbat kalejira eta elkarretaratzetan.

Beraz badakizu, Gabonetan txapela buruan jantzita, pipa ortzian duela eta zakua beterik daraman gizon bat ikusiz gero zalantzarik gabe Olentzeroren aurrean aurkituko zara.

Tradizio gastronomikoa

Gure lurraldeko tradizio gastronomikoa ondo ezaguna da. Eta Gabonak ez dira salbuespen bat izango. Egun horietan euskal sukaldeak goi mailako jakiz betetzen dira. Gure baratze, larre eta itsasoak kalitate goreneko lehengaiak eskaintzen dizkigute gero Gabonetako menuak egiteko erabiliko ditugunak.

Euskal Gabonetan ez dira faltako gisatu on bat ala labean egindako arraina. Arrain zopa eta gure lurreko barazkiak ere ez dira faltako. Eta hori guztia laguntzeko Arabar Errioxako ardoa edo txakolina. Han izango dira ere tradiziozko gaztaina erreak. Eta girotzeko Gabonetako kanta eta bilantzikoak.

Bizi Euskal Gabonak

Nekaturretik Gabonak Euskadin bizitzeko gonbitea luzatzen dizugu. Gure hirietako kaleak bizitzaz eta jarduera ezberdinez betetzen dira. Apaingarriak eta giroa ere apartak dira eta Gabonetako ohiturek ingurunea edertu baino ez dute egiten. Deskubritu Euskadiko Gabonak, pozik lagunduko zaitugu.