01/12/2016

Abendua heldu zaigu eta hotzarekin batera ohiko hitzorduak ere heldu zaizkigu azoka eta ferien bidez. Bertako produktu tipikoak dastatu eta euskal ohiturak hobeto ezagutzeko aukera aproposak zorion agur eta emozioen trukearekin hasi baino lehen.

Tripakada eta familia bilerekin hasi baino lehen taloa eta txakolina dastatu behar dituzu. Bilboko San Tomas azoka abenduaren 22an ospatzen da nahiz eta bestelako udalerrietan bezperan, 21ean hain zuzen ere, ospatzen den. Ez galdu euskal pastela, taloa eta Gabonetako mahaiak apaintzeko kandelak.

22a Vitoria-Gasteizko txanda da, urtero bezala Gabonetako nekazari eta artisauen azoka tradizionala antolatuz. Beste behin ere Plaza Berria kalitate handiko produktu naturalak saltzeko ezarritako postuz beterik azalduko da. Ogia, gozokiak, eztia eta era guztietako artisautzak Gabonetarako opari zein afarietarako lehengai bihurtuko dira.

Baserriko ogia gustuko baduzu abenduaren 24an Galdamesen aurkituko duzu Ogiaren azoka. Hogeita hamar postu baino gehiagotan gazta, artisau lanak, gozoki tipikoak eta inguruetako baserriko ogirik hoberenak eskuragai egongo dira. Egun horretarako plazan espresuki ezarritako egur labe batean ogia zuzenean egiten ikusteko aukera izango duzu. Ez baduzu ezagutzen ezin duzu galdu.

Animatzen al zara esperientzia tradizional bat bizitzera?

Nekaturren oso gustuko ditugu gure sorlekuko azoka eta ospakizun tipiko hauek. Ospakizun hauek gure adierazgarri diren produktu tipikoak goi mailara eramaten dituzte. Zure planak luzatu nahi badituzu gure eskaintzen artean aukera guztiak izango dituzu eskura. Kontsultatu eskaintzen dizkizugun tokiak!