01/11/2016

Urriak 27a oso egun berezia izan zen guretzat. Gure elkarteak bere XXV. Urtemuga ospatu zuen. Horretarako oso ospakizun berezia prestatu genuen hain toki berezia den Loizaga Dorrean. Ospakizunera Lehendakaria den Iñigo Urkullu ere hurbildu zen Gobernuko bestelako Sailburuekin batera. Hiru Foru Aldundietako ordezkariak ere egon ziren ospakizunean. Eta batez ere gure elkartearen oinarria direnen parte hartze zabala egon zen: gure ostatuetako jabeak.

Benetakotasuna, jasangarritasuna eta berrikuntza. Betidanik hauek izan dira gure egitasmoaren zutabeak. Zutabe horiei esker eta plangintza estrategikoetan ezarritako helburuei esker gaur egungo egoerara heltzeko aukera izan dugu. Egun Nekaturrek 300 ostatu eta ia 3000 leku biltzen ditu.

Ospakizunean Nekaturren promoziorako bideo berriaren aurkezpena egin zen. Ekitaldia borobiltzeko Korrontzi taldea eta Andoni Egaña bertsolariaren parte hartzea izan genuen. Ondoren cocktail bat hartzeko unea izan zen zeinean 25 urte hauen inguruko hamaika anekdota entzuteko aukera egon zen. Bukatzeko eraikinera bisitaldi gidatua egiteko unea heldu zen non Europa hegoaldeko automobil klasikoen bildumarik hoberenetarikoa gordetzen den.

Guretzat hain egun berezia izan zen horretan egon ziren pertsona guztiei eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen. Gaur atzo bezala lanean jarraitzen dugu, balore berberekin eta urte hauetan zehar ezarritako helmugetara heltzeko ahalegina eginez.

Mila esker guztiagatik! Datozela ilusioz eta lanez beteriko beste 25 urte!