30/07/2014

arte erlijiosoa Euskadin

Erlijio arkitektura historia modernoan zehar hedatu da. Gizakiak mendeak, edo milurtekoak, daramatza kulturako tokiak eraikitzen. Horietako asko arkitektura klasikoaren benetako sinbolo bihurtu dira.

Argi dago gure kulturan erlijio arkitekturaren gehiengoa kristautasunean oinarritzen dela. Baseliza, eliza, santutegi edo katedralez ari gara. Erlijioa beti egon da oso errotuta euskal kulturan eta ugari dira gure lurraldean estilo honetako erreferente artistikoak.

Euskadiko katedralak.

Herrialdeetako hiriburu bakoitzak bere katedrala badauka ere Vitoria-Gasteizekoa berezia da benetan. Edozein modutan hiruretatik modernoenaz hizketan hasiko gara. Donostian kokaturik dago eta XIX. mendeko eraikin neogotikoa dugu Artzain Onaren eliza. Aurreko mendearen erdialdera eratu zen Donostiako elizbarrutia eta orduan bihurtu zen tenplu hau Katedral. Alemaniako katedralen itxura duen eliza.

Bilboko alde zaharraren bihotzean Santiago Apostoluaren Katedrala aurkituko dugu. XIV eta XV. mendeen artean eraiki zen. Gogoratu behar dugu Bilbo Donejakue bidearen kostaldeko ibilbidean aurkitzen dela. Hori dela eta tenplua haren ohorez eraiki zen. Elizaren estiloa gotikoa da.

Vitoria-Gasteizek katedral bi dauzka. Modernoena, neogotikoa, Florida parkean aurkitzen da. Eraikuntza burutu gabeko hau 1969. urtean sagaratua izan zen. Garai hartarako Santa Maria Katedralak bazeramatzan zazpi mende hiriaren goialdean.

Azken urteotan itxita egon da kulturako haren narriadura egoeragatik. Halere bisitarientzako irekita egon da gidatutako bisitaldiak eskainiz. Horiek bukatuta bisitaldiak jarraitzen du katedralaren zutabeetatik hiriaren historia deskubrituz bisitariarentzat. Bitxikeria bezala aipatzekoa da, Ken Follett, lurraren zutabeen egilea, tenplu honetan oinarritu zela bere obraren bigarren parterako.

Arantzazuko santutegia

Baina guztiak ez dira eraikin klasikoak. Eta horren adibiderik hoberena Oñatin aurkitzen dugu. Arantzazuko santutegia euskal arte modernoaren legatu bikaina da. Haren eraikuntzan Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea edo Jorge Oteizaren mailako artistek hartu zuten parte. Ezin ahaztu bestalde San Ignazio Loiolakoaren santutegia, edo bestelako hainbat eraikuntza erromaniko. Oraindik ere zalantzan? Etorri legatu bikain hau ezagutzera.