02/10/2016

Euskadin galdu ezin dituzun destino eta txoko bereziak aholkatzen ohitu gara. Hilabete hau ez da ezberdina izango eta beste hiru aukera eskainiko dizkizugu zure hurrengo bisitaldirako. Esan ohi dugun bezala hartu motxila eta prestatu zaitez Euskadiko txokorik interesgarrienak ezagutzera baikoaz.

Zumalakarregi museoa(Ormaiztegi, Gipuzkoa)

Ormaiztegin XIX. mendeko euskaldunen artean ospetsuenetako eta mediatikoenetako bi jaio ziren, Tomas eta Miguel Zamalakarregi hain zuzen ere. Bi mende ondoren haien antzinako baserria museo bihurtu da XIX. mendeko euskal historia ezagutzeko ezinbesteko bilakatu dena. Historia ikasgaia eskaintzeaz gain bisitaldi honetan Euskadiko eskualde politenetako batean murgiltzeko aukera izango dugu: Goierri.

Loizaga dorrea (Galdames, Bizkaia)

Concejueloko gazteluaren historiak euskal erdi arora eramango gaitu. Borroka ezberdinek eta denborak mendetan zehar deuseztaturik egotea eragin zuten. Ez zen 1985. urtera arte 25 metroko altuera daukan Loizaga Dorre ederra berreraiki. Ordutik dorrean estatu mailako kotxe klasikoen bildumarik hoberena erakusten da, haien artean hainbat Rolls Royce. Zalantzarik gabe Euskadiko txokorik berezienetako bat.

Vitoria-Gasteizko eraztun berdea

90. hamarkadaren hasieran Vitoria-Gasteizek bere eraztun berdea sustatzeari ekin zion inguruetako gune naturalak berreskuratu nahian. Handik abiatuta hiriaren inguruko parke naturalak lotzen joan dira eta gaur egun oinez zein bizikletaz egiteko 80 kilometro baino gehiago eskaintzen dituen korridorea eratu da. Gune berdez osotutako ia 1000 hektarea non milaka eta milaka diren animali eta landare espezieak. Hiriaren osasunerako oso garrantzitsu eta polita den biriki berdea.

Gehiago nahi?

Hiru destino hauek gutxi direla? Askoz gehiago dauzkazu gure webguneko toki interesgarrien atalean. Han bisita egiteko informazio erabilgarria, argazkiak eta indarrak berreskuratzeko hurbileneko Nekatur ostatuak aurkituko dituzu. Ikusiko al dugu elkar? Pozez lagunduko zaitugu.