01/10/2016

Duela 25 urteko urrian gure elkartea lehen urratsak ematen hasi zen. Gauzak asko aldatu dira azken mende laurden honetan baina beste batzuk orduan bezala mantentzen dira. Azken horien artean gure lan egiteko eta hobetzeko gogoak. 25 urte zeinetan unerik gozoenek momentu txarrenak ahaztarazten dituzten, etengabe ikasiz eta aurrera eginez, betiko gogo hori mantenduz. Nekatur izeneko Familia hau osotzen dugunok edo uneren batean osotu dugunok gure ostatu bereziak, ingurune naturaletan kokatutakoak eta hurbileko arreta eskaintzen dutenak, ezagutzera emateko lan egin dugu eta lan egiten jarraitzen dugu. Gure bezeroei zerbitzu osoa eskaintzen diegu gure bizimodua, gure ohiturak eta gastronomia eta azken finean gure lurraren hoberena ezagutzeko aukera emanez, eta oso prezio lehiakorretan gainera.

Esparru ezberdinetan lanean jarraitzen dugu: prestakuntza, erakundeekiko harremanak, hornitzaileekin elkarlana, komertzializazioa, teknologia berriak eta abar.25 urte lanean landa turismoaren merkatuan toki bat izateko, eta gaur egun zalantzarik gabe esan dezakegu gure espazioa aurkitu dugula, zeinean bezeroak gure produktua eta marka ezagutzen dituen eta fideltasuna zor dien.

Urriak 27an, osteguna, Galdameseko Loizaga Dorrean 25 urte hauek ospatu nahi ditugu. Beraz Nekatur osotzen dugun guztiak eta gure Elkartearen hazkuntza horretan lagun izan ditugunak batuko dituen ekitaldia antolatuko dugu. Ekitaldia aitortze aktoa eta gure promozio bideo berria aurkezteko ere aprobetxatuko dugu.

Zorionak Nekatur familia osotzen duzuen nekazal turismo eta landa etxeei!