05/09/2016

Aipatu dugun bezala udazkena heltzear dago eta eramangarriagoa izan dadin Euskadin galdu ezin dituzuen hiru hitzordu berezi gomendatuko dizkizuegu. Prest al zaudete hosto erorketari ongi etorririk politena emateko? Egin motxila eta jantzi zapatilak, bagoaz eta!

BIME (BEC! Bilbo, urriak 25-29)

Pixkanaka, BIME Europako hegoaldean hitzordu garrantzitsu bilakatu da musikaren esparruan. Alde batetik BIME PRO aurkituko dugu, musika munduko profesionalentzako ekitaldia. Horrekin batera BIME CITY, Bilbo kultur jardueraz beteko duena. Azkenik BIME LIVE, Europako hegoaldean udazkenean ospatzen den festibalik ospetsuena bihurtu dena.

Edizio honetan BIME LIVE festibalak hainbat artista handi ekarriko ditu BEC¬-era: The Chemical Brothers, PJ Harvey edo Suede adibidez. Urriaren 28 eta 29an ospatuko da eta sarrerak jadanik salmentan daude.

Behobia-Donostia (azaroak 13)

Duela urte askotatik hona Behobia –Donostia lasterketa sinplea izatetik ospakizun jendetsua izatera pasatu da. Milaka atleta dira lasterketan lehiatzen direnak ibilbide osoan zehar inguruetako beste milaka eta milaka auzokideren babesa jasotzen duten bitartean. Zalantzarik gabe benetako kirol jaia.

Oraingoan froga honek 52. Edizioa ospatuko du. Lehiatuko diren ia 35000 atletak Behobiako auzotik aterako dira Irunen eta 20 kilometroko ibilbidea burutuko dute Donostiako bihotzera heldu baino lehen.

Deskubritu Arabako parke naturalak

Udazkena oso une aproposa da parke naturaletan gertatzen den landaretzaren aldaketaz gozatzeko. Arabako herrialdean hiru parke daude ihesalditxo bat egin ahal izateko. Izki, Valderejo eta Gorbeia aberastasun handiko ekosistema zoragarriak dauzkaten hiru altxor natural dira. Bakoitza bere berezko ezaugarriekin, berezi eta bakar bihurtzen dituztenak hain zuzen ere.

Arabako parke naturalek deskonektatzeko eta paisaia eta paseoez, bakarrik zein lagundurik, gozatzeko gonbitea luzatzen dizute.

Ostaturik behar? Beti Nekatur

Gure edozein gomendioz gozatzeko ostaturik behar baduzu bisita ezazu gure webgunea eta begiratu eskaintzen dugun aukera zabala. Ingurunean hainbat ostatu aurkituko duzu eta guztiak helburu berberarekin: zuri egonaldirik hoberena eskaini. Zure zain gaude!