05/09/2016

Gero eta gehiago dira udako oporraldia irailean izaten duten pertsonak. Giroa epelagoa da eta bisitari gutxiago pilatzen dira beraz oso une aproposa da bidaiatu eta edozein lekutara joateko. Hasteko aurretiaz iragandako hilabeteetako bero itzelak saihesten dira, giroa atsegin mantenduz, bai kostaldetik zein barnealdetik ibiltzeko oso erosoa.

Era berean hondartzak, parkeak, museoak eta bestelako edozein txoko interesgarri uda garaiko masifikaziorik gabe aurkituko ditugu. Esan bezala, iraila oso hilabete aproposa da modurik erosoenean deskonektatzeko.

Deskonexioa garai hauetan heldu bazaizu eta azken orduko destino baten bila bazabiltza Euskadira hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizugu. Europako txokorik ederrenetako bat deskubritzeko klima zoragarria aurkituko duzu. Itsaso eta mendiaren arteko fusioa non ohiturek abangoardismoarekin bat egiten jakin duten. Izar gastronomikoen konstelazio oso bat ezkutatzen duen lurraldea. Euskadi bost zentzumenekin bizi behar da.

Konbentzituta? Horrela bada zure egonaldiarekin lagunduko zaitugu. Nekaturen xarma bereziko hainbat ostatu aurkituko duzu pilak berriz ere kargatu ahal izateko. Paraje zoragarrietan kokaturik, gure ostatuetan soilik lortuko duzu Euskadiko esentzia bera dastatzea. Etxean bezala egongo zara Nekaturren eskutik. Zure zain gaude!