01/08/2016

Kostaldetik aldendu eta Euskadiren barnealdea ezagutzeko gogoz? Hona hemen barnealdetik egin beharreko hiru txango. Prestatu zaitez ase utziko zaituzten hiru txoko interesgarri ezagutzeko.

Loizaga Dorrea (Galdames, Bizkaia)

Bizkairantz joko dugu oso gaztelu berezia ezagutzeko. XX. mendeko altxorra gordetzen duen gotorlekua: ibilgailu bilduma zoragarria. Berrogeita hamar Rolls Royce inguru, eta bestelako kotxe mitikoak hala nola Ford T-a edo Ferrari Testarrossa ezaguna batzen dituen bilduma. Hori guztiagatik merezi du 1985. urtean goitik behera berreraiki zen Loizaga Dorrea bisitatzera etortzeak.

Marques de Riscal Upategia (Eltziego, Araba)

Gaur egungo arkitektoen artena ospetsuenetakoa dugu Fran Gehry. Eta Euskadin harro gaude haren bi obra ederrenetakoak dauzkagula esan dezakegulako. Lehena Guggenheim museoa eta harekin batera Marques de Riscal upategia. Mende eta erdiko historia daukan upategi honek mundu mailako ospea lortu zuen 2003. urtean kanadar arkitektoak berriztatzeari ekin zionean.

Gatz Harana

Arabako lurretan bukatuko dugu oso haran berezia deskubritzeko. Haran horretan gatza landu eta zaintzen da. Oso paisaia ezberdina, deigarria. Ongi etorri gatz haranera, oso aspaldiko garaietatik urre zuria ekoizten den lekua. Duela urte batzuetatik hona baratzeen eta paisaiaren berreskuratze lanak burutzen ari dira. Gidatutako bisitaldiak oso interesgarriak dira edozein adin tarterako.

Ikusiko al dugu elkar?

Zoazen tokira zoazela Nekatur ostatu bat izango duzu inguruan. Haietan behar dituzun erosotasun guztiak aurkituko dituzu egonaldia ahaztezina izan dadin. Bila ezazu proposatzen dizkizugun txangoetatik hurbilenekoa eta gozatu Euskadiko hiru txoko zoragarriez. Zure zain gaude!