01/08/2016

Zure hurrengo bisitaldian gure kostaldean galdu ezin dituzun hiru txoko zoragarri deskubritzeko prest? Edozein motatako bidai baterako hiru txango apropos. Hartu motxila, argazki makina eta toki berriak ezagutzeko grina eta goazen euskal kostaldera!

Igeldo Mendia

Donostian bagaude eta mendebalderantz begiratzen badugu mendigune batekin egiten dugu topo. Mendi hau, 500 metro ingurukoa, Donostiako badiaren txokorik ederrenetakoa da. Igeldo mendiak hiriaren ikuspegirik ederrenetakoa eskaintzen digu, baina horrez gain izen bera duen jolas-parkearen kokalekua da, duela mende bat baino gehiago inauguratu zena. Bertara funikularrean igo eta ikuspegiaz gozatzea Donostiara hurbiltzen garenean egin beharreko zeregina dugu.

Lekeitioko Alde Zahar Historikoa

Lekeitio Bizkaiko kostaldeko herririk politenetakoa da. 1325. urtean sortutako hiribildua kostaldeko arrantzaren erreferenteetako bat da. Denborak aurrera joan ahala arrantzak lekua utzi egin dio turismoari kostaldeko herri xarmant honetan.

Lekeitio hondartzara joateko destinoa baino gehiago da. Alde zahar historikoa ondo mantendutako harri bitxia da. Galtzada harrizko kaleetan zehar paseatzea edo XVI. mendeko Andre Maria Jasokundearen basilika harrigarria bisitatzea derrigorrezko bihurtu dira hiribildu honetan.

Txingudiko Badia

Gure azkeneko gomendioak muga natural polit honetaraino eramango gaitu. Hartan hiru udalerri elkartzen dira: Irun, Hondarribia eta Hendaia. Txingudiko badia Bidasoa ibaiaren bokaleak eskaintzen digun estanpa zoragarria da. Eskaintzen digun edertasun naturalaz gain elkarrengandik hurbil dauden hiru udalerrietako hamaika txoko interesgarritara eramango gaitu.

Ikusiko al dugu elkar?

Konbentzitu al zaitugu? Begira itzazu orduan gure ostatuak eta prestatu zaitez gure kostaldeko txokorik ederrenez gozatzera etortzeko. Nekaturrekin soilik izango duzu %100ean euskal esperientzia bat izatea. Zure zain gaude!