01/08/2016


Eguna/k: Udan zehar

traineruak

Denbora luzez Kantauriar itsasoko arrantzaleak itsasora abiatzen ziren traineru izeneko ontzietan. Denborarekin, Kantauriar itsasoa menderatzeko aproposenak ziren ontzi hauei lanerako zuten erabilera hori alde batera utzi eta erabilera ludikoagoa eman zitzaien. Denboraren poderioz gure kostaldeko kirolen artean tradizio handienekoa bihurtu da.

Traineruen mundu magikoaz mintzatuko gara, bere atzean ehun-urteko tradizioa eta kostaldeko hamaika herri dauzkana.

Euskadiko traineruak

Azken 150 urteotan traineruak euskaldunak gehien jarraitu dituzten kirolen artean kokatu dira. Gure lurraldearen itsasoko tradizioak Euskadiko hainbat eta hainbat herritan traineru taldeak egotea eragin zuen. Traineruez ari bagara Pasaia, Orio, Urdaibai edo Bermeo bezalako izenak datozkigu burura. Txapelketa egun bakoitzean arraunlariekin bat egiten duten herriak.

Eta txapelketez hitz egiterakoan ezagunenetakoa, eta ez bakarrik Kantauriar kostaldean, datorkigu burura: Kontxako bandera hain zuzen ere. Mende bat baino gehiagorekin txapelketa hau iraileko lehenengoko bi asteburuetan ospatzen da Donostiako badian. Milaka donostiar eta txoko guztietako zaletu hurbiltzen dira Kontxara espektakulu zoragarriaz gozatzera.

San Miguel Liga

2003. urtean sortu zen San Miguel Liga eta Kantauriar kostaldeko traineruen txapelketa nagusia da. Udan zehar ospatzen diren 21 norgehiagoka dauzka eta 12 dira txapelketa eskuratu nahi duten taldeak.

Hurrengo hilabetean zehar San Miguel Liga Zarautz, Hondarribi edo Bermeora hurbilduko da egutegia jarraituz. Ligako azken jardunaldia irailaren 18an izango da Portugaleteko uretan El Corte Ingles bandera ospatuz.

Zatoz itsasoaz gozatzera!

Gonbidatuta zaude traineruen mundu zoragarriaz gozatzera etor zaitezen. Gizon zein emakumeak itsasora azkarrenak izateko grinaz joaten diren kirol honek harrapatu egingo zaitu. Txapelketa egun bakoitza giro liluragarriaz estalirik azaltzen da talde ezberdinetako zaletuek ematen dioten kolorearekin.

Bila ezazu gure hurbileko ostatuetako bat eta bizi ezazu esperientzia zoragarria. Bizi Kantauriar itsasoko kirolik hoberena!


(Argazkia: Vanbasten23 Wikipedia)