01/07/2016

Barnealdea nahiago kostaldea baino? Hondartzatik urrun egon nahi duzula uda garaian? Ez dago arazorik, konponbidea daukagu. Hiru plan aurkeztuko dizugu uda honetan Euskadiko barnealdeaz gozatzeko. Aldaketa eta txoko berriak ezagutzea nahiago duzula? Une aproposa da, goazen!

Ardoaren kultura ezagutu Arabar Errioxan

Euskadiren hegoaldeko muturrean duela mende askotatik ardoa landu, bizi eta sentitzen duen lurraldea aurkituko dugu. Nola ez Arabar Errioxaz ari gara, gure planetako ardorik hoberenetakoak ematen dituen eskualdea. Arabar Errioxak enoturismoa lantzen jakin du eta inguru horretako upategiek bezala era guztietako bisitaldi eta esperientziak eskaintzen ditu. Ezagutu nola egiten den ardoa, bisitatu mundu mailako ospea daukaten arkitektoek diseinatutako upategiak edota aurkitu xarma berezia daukaten familien upategi txikiak.

Deskubritu Bizkaiko haitzuloak

%100eko ingurune naturalean burutzeko plan baten bila? Zer deritzozu haitzulo batzuk ezagutzeari? Bizkaian balio historiko handiko bi aurkituko dituzu. Hasteko Santimamiñeko kobara joan gaitezke, Gernikatik hurbil. Kobazulo hauek herrialdeko aurre-historiako aztarnategi nagusienak dira. Karrantzarantz joanez gero Pozalagua aurkituko dugu, Europan daudenetatik handienetakoak. Bertan estalaktita eszentriko ugari aurkitzen dira. Zalantzarik gabe oso harri-bitxi natural berezia mundu osoan.

Ezagutzen al duzu Goierri?

Gipuzkoako bihotzean bertan kokaturik, Donostiatik ordu erdi baino gutxiagora eta Aizkorri eta Aralar parke naturalen artean, Goierri aurkituko dugu, gure lurraldeko eskualderik politenetakoa. Hogei bat udalerrik osotzen dute landa ingurune natural berezi hau. Idiazabal gaztaren lurraldea, Goierrik euskal kultura, historia eta gastronomiarekin loturiko hainbat museo eta informazio gune dauzka. Zalantzarik gabe era guztietako planak egin ahal izateko bisitaldi aproposa.

Ostaturik behar?

Toki hauetako bat edo Euskadiko besteren bat bisitatu nahi izanez gero, pasa zaitez gure bilatzailetik eskualdekako gure eskaintza ezagutu ahal izateko. Nekaturreko ostatu pilo bat aurkituko duzu, guztiak gure lurrarekin loturiko esperientzia berezia eta hurbilekoa eskaintzeko prest. Ikusiko al dugu elkar uda honetan? Zure zain gaude!