01/07/2016

Ba al dago udari ongi etorria emateko itsasoan bainu bat hartzea baino hoberik? Kantauriar itsasoko uretan errefreskatu, urtearen garai hauetan atsegin handiz hartzen den plana. Horregatik uda honetan galdu ezin dituzun euskal lau hondartza gomendatuko dizkizugu. Beno, ez uda honetan ez beste edozein urtetan, argi dago ezta?Hartu bainujantzia eta toalla azkenean bainua hartuko baitugu kostaldean!

Kontxa: Kantauriar itsasoaren miraria

Kontxako hondartza berezia da. Hiri hareatza gutxik daukate Kontxaren xarma. Kokapenak, formak eta uren lasaitasunak mundu mailako ospea daukan hondartza bihurtu dute, udaren edozein unetan gozatzeko aproposa. Eta hondartza eguna bukatu ostean beti izango dugu izozki bat hartu eta pasealekuan zehar ibiltzeko aukera. Horregatik bakarrik dagoeneko merezi du Donostiara bisita egiteak.

Zarautz: Bainuak, paseoak eta surfa

Euskal kostaldeko derrigorrezko beste hondartza bat Zarauzkoa da. Hondartza gutxitan gozatuko duzu hainbeste ertzetik paseatzerakoan, ikuspegiaz gozatuz. Gipuzkoako udalerri hau surfaren zaleentzat santutegi bihurtu da. Asko dira bertan olatuez gozatzen aurkituko ditugun surflari taldeak, bai profesionalak zein noizbehinkakoak.

Ereaga: hiri hondartza polita

Getxo eta Algortako portu zaharraren artean kokaturik Ereagako hondartza aurkitzen da. Hareatza ia kilometro bat olatu txikiekin, bodyboard egiteko edo familian bainua hartzeko aproposa. Bainua hartu eta gero portu zaharra bistatzeko aukera izango dugu, bitxia eta polita, hondartza egun baten ondoren indarrak berreskuratzeko egokia. Kostaldeko plana Bilbotik minutu batzuetara.

Laga: Urdaibai ondoko edertasun naturala

Kostaldean Bizkairantza aurrera egiten dugu Ibarrangelun bukatzeko. Udalerri txiki honetan, 600 biztanle inguru, hondartza zoragarri bi dauzkate: Laida eta Laga. Bigarren hau gure lurraldeko ederrenen eta ezagunenen artean dago. Ia urbanizaziorik gabe, Laga Urdaibaiko Biosferaren erreserbaren ondoan aurkitzen dugun hondartza natural zoragarria da. Espazio natural honi egindako bisitaldiari bukaera ipintzeko ez dago hareatza honetan bainu bat hartzea baino hoberik.

Ba al zatoz hondartzara?

Euskal kostaldea ezagutzeko gonbitea luzatzen dizugu Nekaturretik. Kantauriar itsasoak bustitzen duen gure kostaldeak hondartza zoragarri ugari dauzka, bai hirikoak zain naturalak, itsasoa maite dutenentzat liluragarriak. Surflariek, etxeko txikienek edo edozeinek izango dute aukera gure kostaldeko hondartzez gozatzeko. Eta edozeinen ondoan Nekaturreko ostatu bat izango duzu eskura, tokirik hoberenean egoteko aukera eskainiz.

Zure zain gaude!