28/07/2014

Euskal Herriko parke naturalak

Jende askok kolore berdea lotzen du Euskadirekin. Esan ohi da gure lurraldea itsasoan bukatzen den mantu berde zoragarri bat dela. Eta hala da, hainbat baitira gune naturalak. Biotopoak, parke naturalak zein erreserbak izan Euskadi benetako naturaren sinonimoa dugu.

Euskadiko parke naturalak

Euskadin 9 dira parke naturalak. Haietan ehunka baso eta zelai hektarea aurki ditzakegu zeinetan gure flora eta faunaren gehiengoa aurkitzen den. Zenbait kasutan mendirik esanguratsuenak aurkituko ditugu. Gure parke naturalen tamainak hainbat egunetan deskubritzeko aproposak bihurtzen ditu. Ibilbide luzeak eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigute.

Haien helburua turismotik harago doa. Natur aberastasun garrantzitsu horren babesa bilatzen da. Zaintza horri esker bisitariek bertan bizi diren animaliez eta gure lurraren jatorriaz gauza gehiago deskubritu ditzakete.

Parke natural bakoitzak bere parketxea dauka. Flora eta faunaren Interpretazio zentroak dira eta bertan bisitariek jarduera ezberdinak, erakusketak edo parkeari buruzko informazio interesgarria aurkituko dituzte.

Gaur egun 9 dira gure erkidegoko parke naturalak:

  • Aiako Harria
  • Aizkorri-Aratz
  • Aralar
  • Armañón
  • Gorbeia
  • Izki
  • Pagoeta
  • Urkiola
  • Valderejo

Euskadiko bestelako espazio naturalak

Aberastasun naturala dela eta badira bestelako espazio natural interesgarriak. Geoparkea eta Flysch-ak, Urdaibaiko biosferaren erreserbak edota babestutako biotopo ezberdinek Euskadi natur gune pribilegiatu bihurtu dute.

Hori dela eta, natura gustuko baduzu, ezin duzu gehiagorik itxaron planetako txoko honetako parke naturalak ezagutzeko. Gainera, asko dira espazio hauen inguruetan aurkitzen diren Nekaturreko ostatuak. Zalantzarik gabe tokirik aproposenak indarrak berreskuratu eta naturatik hurbil sentitzeko.