01/06/2016

Euskadik daukan ingurumen aberastasuna zoragarria da. Klima eta ingurune geografiko ezberdinen fusioak ekosistema barietate handia izatea eragiten du. Hori dela eta, nahiz eta tamainaz handia ez izan, Euskadik 9 parke natural eta biotopo, erreserba eta gune natural ugari dauzka.

Uda giroa gure edozein txoko natural sakontasunean ezagutzeko lagun izango dugu. Edozein euskal parke naturalek hainbat paseo eta ibilaldi egun egiteko aukera emango digu,eta horrez gain flora eta fauna izugarriaz gozatzeko aukera eskainiko digu. Bakarrik zein familiarekin, oinez zein bizikletaz egin ahal izango dituzu txango horiek.

Zoazen tokira zoazela, hurbil izango duzu babestutako espazio natural bat, eta Nekaturreko ostatuak hoberenak dira haietaz gozatzeko. Natur ingurunean kokaturik, gure ostatuak atseden eta hornidura eskaintzeko aproposenak dira, gune pribilegiatu batean parke naturalak bisitatzera bazatozte.

Itsaslabarrak gustuko? Zuhaitz itsasoaren bila zabiltza? Paradisu natural bati argazkiak atera nahi? Hauek guztietarako erantzunak Euskadiko parke naturaletan daukazu, eta Nekaturren soilik aurkituko duzu hurbileneko ostatua. Zure zain gaude!