01/06/2016

Urte bat itxaron behar izan dugu, baina bueltan da: Uda heldu da! Eta harekin batera beroa, hondartza egunak, igerilekuak, terrazatan egoteko uneak eta bizitzaz gozatzekoak. Eta udaz ari bagara udaldiaz ere hitz egin behar dugu. Udako oporrak heltzear dira eta destinoa ahalik eta azkarren erabaki behar dugu hura galdu nahi ez badugu.

Eta zergatik ez udaldia Euskadin eman? Klima atsegina egun zoriontsuak igarotzeko behar duzun guztian eskaintzen duen lurralde batean. Euskadi itsasoa eta kostaldea da, baina baita barnealdeko paradisua. Ardo onaren zale edo mokofinak direnentzat lurralde aproposa. Ez al duzu Michelin izarren konstelazio baten azpian jakirik dastatu nahi?

Nekaturretik hurrengo udan Euskadi deskubritzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Pertsona bakoitzarentzat Euskadi bana baitago. Dibertigarria, kulturaz beterikoa, edota erlaxatzeko eta atseden hartzekoa. Guk hainbat ostatu eskaintzen dizkizugu pozez hartuko zaituztenak. Zergatik aukeratu Nekatur ostatu bat? Hasteko gure lurraldearekin konektatzeko modu bakarra delako.

Pribilegiozko tokietan kokaturik, Nekaturreko ostatuek euskal kultura eta tradizioekin guztiz loturiko egonaldia eskaintzen dute. Euskadi dastatzeko, ezagutzeko, modurik hoberena dira. Hori guztia kalitatezko egonaldia eskainiz, erosotasun guztiekin eta hurbileko arretarekin.Bizi ezazu esperientzia ezberdin bat eta etorri Euskadira. Gozatu gure lurraldeak eskaintzen duen guztiaz eta egin modurik hoberenean, utzi zure egonaldia Nekaturren esku!