01/05/2016

Hilabete honetan galdu ezin dituzun hiru kirol hitzordu aurkeztuko dizkizuegu. Ingurune naturaletan kirol egiteko zaletasuna baduzu hiru hitzordu hauek gustuko izango dituzu. Joan zaitez oinetako erosoak prestatzen izerdi eta kirol egiteko unea heldu baita.

Goazen bada!

XIV Orduko Martxa (Tolosa, maiatzak 29)

Froga hau lau urtean behin ospatzen da. Ez da lasterketa bat, martxa bat baizik, eta ibilaldian gure lurraldeko herri eta mendirik esanguratsuenak zeharkatzen ditu. Zirkuituak 70 kilometro dauzka eta hamalau ordu inguru behar dira hura burutzeko. Erronka norberak bere buruarekin ezartzen du hura bukatzeko eta ez lehen postuan gelditzeko. Mendizaleentzat eta haien zangoei azterketa gogorra ezarri nahi dietenentzat oso aproposa.

Galdames Mendi Bira 2016 (Galdames, ekainak 4)

Froga hau Bizkaian ospatzen da. Erdi mailako mendi ibilaldi hau 34 kilometrokoa da. Kasu honetan ere oso aproposa da zangoei azterketa ezarri nahi dietenentzat. Hurrengo ekainaren 4an ospatuko da.

Tour Parke (Vitoria-Gasteiz, maiatzak 29)

Gaurko zerrendari Gasteizen emango diogu bukaera hurrengo maiatzaren 29an Tour Parke frogaren lehen edizioa ospatuko baita. Korrikalianos klubak Arabako Parke Teknologikoaren inguruetatik taldeka egin beharreko froga honen antolatzailea da. Frogak 4 etapa izango ditu eta guztira 60 kilometro burutuko dituzte taldeko lau partaideen artean.

Ostaturik behar?

Froga hauetakoren batentzat ostaturik behar izanez gero gure hurbileneko ostatuak prest dauzkazu. Nekaturrek soilik eskainiko dizu hitzordu horietatik hurbileneko ostatu aproposa eta erosoa indarrak berreskuratu ahal izateko. Zorte on!