01/05/2016

Uda osoan zehar Euskadi zaindarien ohorezko jaiz beterik agertzen zaigu. Horietako asko egun oso berezi biren inguruan ospatzen dira: ekainaren 23 eta 29an hain zuzen ere, San Juan eta San Pedro hurrenez hurren. Egun horietan Euskadiko hamaika udalerri eta auzotan jai giroa nagusitzen da, udari kolore berezia emanez. Iparraldetik hegoaldera, barnealdetik kostaldera, Euskadi jai giroan murgiltzen da San Juan eta San Pedro bitartean.

Errepasatuko al dugu data hauetan bisitatu beharreko herrien zerrenda? Hasi idazten, bagoaz eta Euskadi parranda-zaletik bira ematera.

San Juan

San Juan jaia oso hedaturik dago gure lurraldean. San Juan gauak, beste gutxi bezain magikoa, euskal mitologiaren esentzia islatzen du. Berdin dio nora goazen, han ere sutzarra aurkituko dugu.

Gainera Tolosa, Arrasate eta Hernanik Gipuzkoan edo Agurain eta Laguardiak Araban oso modu berezian ospatzen dute data hori.

San Pedro

San Juanekin gertatzen den bezala hainbat dira zaindariaren jaiak San Pedroren ohorez ospatzen dituzten udalerriak. Gernika, Zierbena, Berriz edo Sopela Bizkaia, Orio edo Zumaia Gipuzkoan eta Araia edo Zuia Araban ekainaren 29an jai giroz blai egongo diren udalerri horietako batzuk dira.

Ezin duzu galdu!

Aurkitu Euskadirik girotsu eta biziena. Euskal jaiek gure herrietako karrikak bizirik azaltzea eragiten dute. Tradizio, musika eta alaitasunaz beterik edozein jai aitzakia ezin hobea da Euskadi ezagutzera etortzeko. Nekaturretik urte honetan San Juan gaua gure lurraldean bizitzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Eta gogorik izanez gero egonaldia San Pedro bitartean luza dezakezu. Gure osatuetako edozeinetan egiteko aukera izango duzu, guztiak arretarik hoberena eskaintzeko prest aurkituko dituzunak. Ikusiko dugu elkar?