01/04/2016

Geoparkea

Euskadin seguruenez ezagutzen ez dituzun baina zoragarriak diren eta gustuko izango dituzun lau destino gomendatuko dizkizugu. Motxila prestatu eta Nekaturreko ostatua aukeratu ostean zergatik ez zatoz aurkitzera? Goazen bada!

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia

Euskadi eta Burgos artean kokaturik Nerbioi ibaiaren Ur-jauzia aurkituko dugu, penintsula osoan handiena. Ur-jauzia 220 metrokoa da eta aho zabalik utziko zaitu. Ingurune naturalak eta edertasunak monumentu natural honen bisitaldia interesgarria baino gehiago izatea egiten dute. Ospetsua gure ingurunean baina mugetatik harago ez hain ezaguna dena. Etorri ezagutzera, aho bete hortz utziko zaitu!

Omako basoa

Omako basoa Agustin Ibarrola handiaren margolan bat da. Land Art bezala izendatutakoa, natura eta artearen arteko fusioa dugu. Margotutako zuhaitzak, Urdaibaiko Erreserbaren barruan dagoen baso batean kokatutakoak, gure kulturaren obrarik famatuenetakoak dira. Omako basoa bisitatzen dutenek paraje zoragarria aurkituko dute, itsasadarrik politenetako batekin, Santimamiñeko haitzuloetatik eta Gernika bezalako udalerri garrantzitsutik hurbil. Zalantzarik gabe bisitaldi zoragarria Euskadiren arimara.

Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutriku artean kokaturik dauden itsaslabar 13 kilometro dira. Haitz formazioek, Flysch izena hartzen dutenak, 60 milioi urtetan eratutako geruza ezberdinak uzten dituzte bistan. Itsas paisaia liluragarria, ibilaldi zoragarria egiteko aukera bikaina ematen duena. Familiako edozein kiderentzat oso bisitaldi interesgarria.

Gutxi direla hiru destino hauek? Beste askoz gehiago dauzkazu webgunearen interes guneak atalean, non bisitaldia burutzeko informazio osoa, argazkiak eta indarrak berreskuratzeko ondoko Nekatur ostatuak aurkituko dituzun. Elkar ikusiko al dugu? Pozez lagunduko zaitugu.