01/04/2016

San Prudentzio 2016

Apunta ezazu egun hau: apirilak 28. Egun horretan San Prudentzio ospatzen da, Arabako patroia. Egun handia probintzian eta bereziki Vitoria-Gasteiz eta inguruetan. Gastronomiak, ohiturak eta girorik hoberenak bat egiten dute ezagutzea merezi duen jai honetan. Hilabete honetarako San Prudentzioren egun handia deskubritzeko gonbita luzatzen dizugu.

Jaiari danborradarekin ekiten zaio

Arabako jai hau apirilaren 27an hasten da eguzkiak alde egin bezain azkar. Probintzia plazako balkoiak aldundiko tronpeta-joleek interpretatzen duten erretreta ospatzeko apaintzen dira. Gauak aurrera egin ahala danborrada jendetsua ospatzen da zeinean ehunka sukaldarik markatzen duten erritmoa. Aipatutako sukaldariak txistularien laguntzaz ibiliko dira Arabako hiriburuan zehar gaua girotuz.

Erromeria Armentiaraino

Gauez atseden hartzea nahiago dutenek, edo gaua egunarekin lotzen dutenek, hiriaren hegoaldean dauden Armentiako zelaietan daukate hurrengo hitzordua. Bertan dago patroiaren ohorezko baseliza eta egun horretan era guztietako postuz eta bestelako kultur eta kirol jardueraz inguratzen da.

Armentiaraino hurbiltzen direnek era guztietako produktuak eta zapore tradizionalak dastatu ahal izango dituzte euskal erromeriatan euskal herri kirolik hoberenarekin batera. Arratsaldearekin batera betiko berbena helduko da gazte eta ez hain gazteen gozamenerako.

Vitoria-Gasteizen elkartuko al gara?

Nekaturretik San Prudentzio ospakizunetan Vitoria-Gasteizera hurbiltzeko gonbita luzatzen dizugu. Jai tradizionala, oso girotsua eta era guztietako ekitaldiz betea. Aitzakia ezin hobea izan daiteke hiria, duela urte gutxi europar hiriburu berdea izendatutakoa, ezagutzera hurbiltzeko. Nekaturreko ostatuek pozez hartuko zaituztete zu eta zureak egonaldirik hoberena eskainiz.