27/07/2014

Euskadiko jaiak

Iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera, uda garaian Euskadi eta jaiak loturik azaltzen dira. Abuztuan zehar hainbat dira bertako zaindarien jaiak ospatzen dituztenak. Egingo al dugu errepasoa?

Vitoria-Gasteiz: abuztuak 4an urtero bezala bueltan dugu Zeledon

Zaindariaren jaiak ospatzen lehen euskal hiriburua Vitoria-Gasteiz da. Urtero abuztuaren 4an arratsaldeko seietan txupinazoa jaurtitzen da. Hori dugu Zeledon, hiriko pertsonaia herrikoia, San Migelgo kanpandorretik Andra Mari Zuriaren plazaraino jaisteko deia non milaka pertsona zain izango dituen. Zalantzarik gabe abiapuntu ikusgarria.

Sei egunetan zehar Arabako hiriburuan Andra Mari Zuriaren ohorezko jaiak ospatzen dira, hiriko zaindaria dena hain zuzen ere. Azpimarratzekoak dira abuztuaren 4ko Farolen prozesioa edo jai egun ezberdinetan izango diren kontzertuak: Auryn, Rosendo edo La Pegatina.

Donostia eta bere Aste Nagusia

Gasteizko jaien bukaerarekin batera Donostiako Aste Nagusia helduko da. Hiri osoa apaindu egiten da haren jaiak ospatzeko. Egun zoragarriak zeinetan hiria inoiz baino biziago azaltzen den eta ehunka ekitaldiz gozatzeko aukera eskainiko duen.

Su artifizialen Txapelketa azpimarratu behar da, aurten 51. edizioa beteko duena. Zalantzarik gabe, nazioarteko Txapelketa hau Europa mailan garrantzitsuenetakoa da. Aurtengo edizioan Italia eta Austria bezalako herrietako ordezkariek hartuko dute parte. Ez ezazu galdu ikuskizun zoragarri hau!

Badator Marijaia!

Eta Donostia bukaerara heltzerakoan Bilbok hartuko du lekukoa. Gasteizek Zeledon duen bezala Bilbok bere Marijaia dauka, bilbotarren artean pertsonaiarik maitatuenetakoa hain zuzen ere.

Aurtengo Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Jai programaren barruan 300 ikuskizun baino gehiago aurreikusten dira eta horien artean aipatzekoak dira kontzertuak: Malú, Carlos Jean, Russian Red edo Abraham Mateo.

Eta hori ez da guztia...

Amurrio, Laguardia, Portugalete, Gernika, Balmaseda, Arrasate, Getaria, Astigarraga,... Jaien zerrenda amaigabea da. Eta guztiak ezaugarri nagusi batekin: giro aparta. Hurbildu Euskadira eta bizi jaia modurik hoberenean!