Alojamiento_rural_Alava_|_Araba_La_Molinera_Etxea

La Molinera Etxea

Samaniego (Alava | araba)

629 97 55 46 - 945 62 33 75

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza “EUSKADIKO TURISMO IRISGARRITASUNAREN EREDUA” garatzen ari da 2008. urteaz geroztik, Euskadiko turismo-eskaintzaren irisgarritasuna hobetzeko, pertsonen aniztasun funtzionala kontuan hartuz eta irisgarritasunaren kontzeptua balio erantsiko eta bikaintasuneko eragile moduan aplikatuz, izan ere, irisgarritasunean egindako hobekuntzak ororentzat dira onuragarriak, inguruei eta zerbitzuei kalitate, segurtasun eta erosotasun handiagoa ematen baitiete.

Atal honetan, ostatu honi egindako diagnostikoari buruzko informazioa ikusiko duzu; baita aniztasun funtzional bakoitzerako zer irisgarritasun-maila duen ere.

Aniztasun funtzional motak

Ez irisgarria

Informazio gehiago

Ibiltzeko modukoa

Informazio gehiago

Ibiltzeko modukoa

Informazio gehiago

Irisgarria

Informazio gehiago

Ibiltzeko modukoa

Informazio gehiago

Oro har, eragina duen aniztasun funtzional eta elementu bakoitza hiru mailatan baloratzen da: IRISGARRIA, ERABILGARRIA eta EZ IRISGARRIA. Hiru maila hauek bereizteko, koloreez baliatu gara: berdea, anbar eta gorria.

  • Irisgarria

    Euskadiko turismo-irisgarritasunaren ereduak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen ditu, aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek establezimendura modu autonomoan sartzeko aukera izan dezaten.

  • Ibiltzeko modukoa

    Euskadiko turismo-irisgarritasunaren ereduaren irizpide gehienak betetzen ditu; beraz, aniztasun funtzionaleko pertsona gehienak modu autonomoan sartu ahalko dira establezimenduan.

  • Ez irisgarria

    Ez ditu betetzen Euskadiko turismo-irisgarritasunaren irizpide gehienak.

Fisikoa

  • SARBIDEA KANPOTIK

    Baloratutako baliabidera sartzeko aukerarengatik definitutako kontzeptua. Kontuan hartzen dira, besteak beste, kanpoko ingurua, atalasearen igarotzea eta bestibulura sartzea.

    Zoladura egokia da
    Eskailerak badaude

    • Kopurua: 1
    • Ez dira pikoak
    • Kontramaila du

    Ez dago arrapalarik
    Atea

    • Zabalera: 91 cm
    • Erraz irekitzen dira
    • Deitu eta irekitzeko mekanismoa badago: Altuera: 140 cm

    Atondoa
    Biratzeko tartea egokia

  • BAINUGELAK, HIGIENEGUNEAK

    Geletan dauden komunen eta higiene-zerbitzuen barneko ezaugarriak definitzen dituen irizpidea, kontzeptu hauetan: barneko lekurako sarbidea, laguntza teknikoak, segurtasuna.

  • DESPLAZAMENDU HORIZONTALA

    Baliabidearen barnealdearen mugikortasuna definitzen duen irizpidea, zoruaren edo zolaren ezaugarriei eta plano horizontalaren gaineko desplazamenduaren linealtasunari dagokienez, maldarik eta zulorik gabe.

    Zorua

    • Laua

    Ez dago arrapalarik
    Zoladura irristagaitza da

  • DESPLAZAMENDU BERTIKALA

    Eskailera, arrapala, igogailu edo plataformen bidez maila desberdinetara heltzeko aukera definitzen duen irizpidea. Eremu irisgarrietara heltzeko, erabiltzea ezinbestekoa denean bakarrik izango du eragina balorazioa.

    Igogailurik ez dago
    Eskailerak

    • Zabalera: 128 cm
    • Kontramaila du
    • Ez dute bozelik
    • Ez du irristatzearen kontrako bandarik
    • Badu baranda: Altuera: 90 cm

    Ez dago arrapalarik

  • GELAK

    Ostaturako gune pribatuaren ezaugarriak (egokitutako gela nagusiki, eta hori egon ezean, horretarako egokitzat hartzen dena) definitzen dituen kontzeptua, bai sarbideari, barrutiko zirkulazioari, altzarien kokapenari eta bainugela eta terrazetarako sarbideari dagokienez.

    Gela kopurua: 6
    Gela arruntak

    • Ezin da sartu

    Dibertsitate funtzional fisikoa dutenentzat erreserbatutako gela kopurua: 0
    Zentzumenezko dibertsitate funtzionala dutenentzat erreserbatutako gela kopurua: 0
    Sarbidea

    • Eskailerak

    Atea

    • Zabalera: 80 cm

    Altzariak

    • Ohearen alboko tartea: 70 cm
    • Ohearen altuera: 50 cm
    • Ohe ondoan etengailuak baditu
    • Gelan ez du alarma-sistemarik

    Bainugela

    • Ezin da sartu
    • Informazioa indartzeko zentzumen-sistemarik ez dago
    • Sistema domotikorik ez dago

     

  • ATE ETA IGAROBIDE LIBREAK

    Zabalera, kokapena, zirkuluazioa eta mugitzeko erraztasuna korridoreetan, leku horizontaletako lotzeko ateen eta ostatura edo erabilera-eremuetara sartzeko beharrezkoak diren igarotzeko eremuen ezaugarriak definitzen dituen kontzeptua.

    Ateak

    • Gutxieneko zabalera: 65 cm

     

Bisuala

  • ORIENTAZIO BISUALA

    Ikus-urritasunak dituzten pertsonen orientazioa errazten duten elementurik ba ote dagoen balioesten duen irizpidea. Seinaleak eta informazio-kartelak ba ote dauden, eta horien ezaugarriak eta antolaera balioetsiko da, hala nola barne-espazioen kontraste kromatikoak.

    Argibideak badaude

    • Ikus-kontrastea egokia
    • Ingurua balizatua

    Argibideak

    • Kontraste egokia
    • Gainazaletara atxikiak
    • 5 cm-ra hurbiltzeko aukera ematen dute
    • Errotuluen karaktereek kolore bizi eta kontrastatuak dituzte

    Ate eta hormen, horma eta zoruen, etengailuen eta abarren arteko kontrastea egokia da
    Sartzeko ate nagusia bereizia
    Seinaleztatzeko bandarik ez dago

Entzumenezkoa

  • ENTZUNEZKO ORIENTAZIOA

    Entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzako orientazio-elementurik egotea balioesten duen irizpidea. Entzumen-ahalmena ordezkatzen duten elementu idatzirik ba ote dagoen balioetsiko da, baita beste zenbait argi- eta bibrazio-elementu ere, eta informazio eta komunikazioaren teknologia berriak eta beste elementu domotiko batzuek gaineratzea ere bai.

    Idatzizko edo ikusizko informazioa badago

    • Ikusizko informazioa badago
    • Idatzizko informazioa badago

    Langileek ez dute zeinu-hizkuntza ezagutzen, edo ez dute harremanik zeinu-hizkuntzaren interprete batekin
    Elementu teknikoak

    • Testu-telefonorik ez dago

    Indukzio-sistemak
    Ez dago begizta magnetikorik
    Ez dago infragorririk
    Ez dago soinu-balizarik

Intelektuala

  • ORIENTAZIO BISUALA

    Ikus-urritasunak dituzten pertsonen orientazioa errazten duten elementurik ba ote dagoen balioesten duen irizpidea. Seinaleak eta informazio-kartelak ba ote dauden, eta horien ezaugarriak eta antolaera balioetsiko da, hala nola barne-espazioen kontraste kromatikoak.

    Argibideak badaude

    • Ikus-kontrastea egokia
    • Ingurua balizatua

    Argibideak

    • Kontraste egokia
    • Gainazaletara atxikiak
    • 5 cm-ra hurbiltzeko aukera ematen dute
    • Errotuluen karaktereek kolore bizi eta kontrastatuak dituzte

    Ate eta hormen, horma eta zoruen, etengailuen eta abarren arteko kontrastea egokia da
    Sartzeko ate nagusia bereizia
    Seinaleztatzeko bandarik ez dago

Organikoa

  • DIETA BEREZIKO PERTSONENTZAT MENUAK DITUEN JATETXEAREN KARTA

    Elikagai-murriztapenak premia bereziak dituzten bezeroentzako egokituriko menuak kartara gaineratzeko aukera balioesten duen irizpidea. Neurri handiagoan balioetsiko da zeliakoentzako, diabetikoentzako, hirpertentsoentzako eta dieta hipokalorikoentzako espezialitateak egotea.

    Eskatuta, menua egokitzen dute: ez dago menu egokituen karta espezifikorik, edo ohiko kartak ez du horren berri ematen

  • ARNASA HARTZEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO GELAK

    Arnas arazoak dituzten pertsonentzat (alergiakok, arnas gutxiegitasunak EPOC...) bereziki egokitutako gelak egotea baloratzen duen irizpidea

    Arnas-arazoak dituztenentzako gelarik ez dago