Edozein momentu eta lekua da ona zure oporrak prestatzeko. Nekatur-Landa-etxeak app-a jaitsi doan eta zure bidaiaz gozatzen hasi.

  • Euskadiko Nekazalturismo eta Landa-etxeen bilatzailea, non inguruko eskaintzarik onena aurkituko duzu bonu eta deskontuekin.
  • Etxe bakoitzaren fitxara sartu, eta ERRESERBA egin.
  • Ostatu bakoitzaren kokapen zehatza ezagutu maparen bitartez. Ostatuak kokatu ahal izango dituzu, eta hauetara iristeko bide azkarrenak zeintzuk diren kalkulatu.
  • Ostatuan zaudenean, zure atseden egunetaz gozatzeko aukeren zerrendara sartu: natura, hiriak, ibilbideak, ekitaldiak, museoak, festak, azokak, monumentuak, jatetxeak, sagardotegiak, hondartzak... Norakoaren kokapena Mapa berdinean ikusi ahal izango duzu, informazio gehiago ikusi fitxara sartuaz eta bertara iristeko biderik egokiena aurkitu.
  • "Jakinarazpenen" atalaren bitartez, eskaintzak, sustapenak, e.a. jaso ahal izango dituzu.
  • 7 hizkuntzetan erabilgarri.